Urte guztietan bezala pasan 21ean ostirala ospatu zen Donostian batez ere, eta Bilbon Santo Tomas deunaren eguna. Batzuk baserritarrez jantzita, besteak beti bezala, baina giro ona izan zen nagusi Herriko hainbat toki askotan. Besteak beste, Arrasaten, Azpeitian, eta Errenterian ospatzen da San Tomas eguna, baina Donostia eta Bilbokoak dira ezagunenak. San Tomas eguna ostirala izan zenez, jende ugari hurbildu egin zen bi hiriburuetara. Hau izan zen Santo Tomaseko egitaraua: Donostia 10:00etan: Irekiera. Produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango da 20:00ak bitartean. Zer Dama t...
Joseba Beloki 35 urteko lazkaotarra, txirrindularitza utziko duela iragarri du.Asken urtean talderik ez zuenez, pasa den urtean ezin izan zen lehiatu. Erretiratu egingo dela iragarri du orain Gazteizen. Joseba Belokik txirrindularitza utziko duela esan du, Gasteizen egin duen agerraldi batean. Bi urtez ez du talderik izan txirrindulari gasteiztarrak, eta, horregatik, ezin izan du lehiatu. Puerto auzian nahastu zutelako, eta bere izena agertzen zelako gelditu zen talderik gabe eta lehiatu ezinda. Oso minduta agertu da Joseba eta oso triste uzten duela adierazi du Belokik, eta etorkizunari ...
Gaur arratsaldean Donostian 80 bat kirolarik agerraldia egin dute Euskal Herria nazioa dela, eta kirol txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatuz parte hartu nahi dutela aldarrikatzeko. Mikel Aranburu Realdeko futbol jokalariak, Angela Vilariño auto gidariak eta Ellande Alfaro pilotariak egin dituzte bozeramaile lanak. Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute, eta, ondorioz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea duela. "Euskal kirolariok naizoarten era ofizialean Euskal Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu", irakurri du euskaraz Aranburuk. Euskal Herrik...
Bigarren aldiz, irabazi zuen atzo Donostian, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Aitor Mendiluzek, 1995ean ere txapeldun izan zelako.Buruz burukora Aitor Mendiluze eta Beñat Gaztelumendi (18 urte dituena) biak heldu ziren, eta amaieran 946 puntu lortu zituen Mendiluzek. Gaztelumendik, 914. Hirugarrena Jon Martin geratu zen (555 puntu), Jon Maia laugarren (553,5), Jexux Mari Irazu bosgarren (548,5), Aitor Sarriegi seigarren (546,5), Unai Agirre zazpigarren (541,5) eta Iker Zubeldia zortzigarren (520,5). Illunbeko zezen-plazan izan zen finala, eta 8.500 pertsona osorik bete zuten.ZORIONAK! txap...
2008an Beijingen ospatuko diren Olinpiar Jokoen ondorioz, hango Udalak hamar neurri edo mandamentu atera ditu, eta horien zabalkunde handia egin du.Honako hauek dira hartutako neurriak: 1. Olinpiar Jokoei buruzko produktuak erostean, saltzean..., orijinalak erosi edo saldu behar dira, ez piratak. 2. Jokoetako sinboloak babestu egin behar dira -bandera, ereserkia, zigiluak...-, baina gehiegi erabili gabe. 3. Trafiko arauak buruz ikasi behar dira. Semaforoa gorria dagoenean, zeharo debekatuta dago aurrera egitea. 4. Ilarak gorde egin behar dira, eta ezin dira pilaketak sortu. 5. Ingurumena z...
Athletikeko entrenatzaile aizan zena, Clemente aste honetan kendu dute Serbiako hautatzaile postutik. Clementek esan duenez Serbian jarraitun ahi zuen lanean baina ez diote utzi. Dagoeneko ez da Serbiako hautatzailea, eta pena duela adierazi du. "Izan ere, nik hemen segitu nahi nuen lanean", esan du. "Ez nuen uste, gainera, modu honetara bidaliko nindutenik. Zvezdan Terzic (Serbiako Futbol Federazioaren presidentea) eta biok asteazkenean elkartu ginen, eta ez zidan hartu duten erabakiaz ezer aurreratu. Nik hemen jarraitzearen alde zegoela zioen Terzicek". Urte bukaera arteko kontratua zeuk...
Pasadan astean ETAk bi guardia zibil tirokatu zituen, bat momentuan hil zelarik eta bestea ospitalean era oso larrian zegoelarik. Oso larri zegoen guardia zibila larunbatean14:00ak aldera hil egin zen, Baionako Cote Basque erietxean koman zegoela, ustez bi etakidek tiroka zauritu zuten guardia zibila. Fernando Trapero 23 urteko madrildarra, Capbretongo (Landak, Frantzia) aparkaleku batean tirokatu zutenetik. Buruan tiro bat zeukan. Gorpua atzo arratsaldean eraman zuten Madrilera. Trapero guardia zibilaren erailketa gaitzesteko, Eusko Jaurlaritzak euskal gizartea deitu zuen igandean, 12:00...
Atzo amaitu egin zen Durangon urtero eta duela 42 urtez ospatzen den azoka famatua. Azoka 5ean hasi eta 9rarte izan zen. Azokako egunetan zehar milaka pertsona joan dira eta idazle famatuon presentzia egon da. Urte honetan 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatu da. Gerediaga Elkarteak 1965. urtetik antolatzen duen Azoka hau. Azoka amaitu baino lehen, ixteko ordu erdi falta zenean agertu zen Olentzero. Han izandako guztientzako gozokiak ekarri eta banatu zitu eta Olentzerori idatzi zioten umeen artean zozketa Bilboko Antton Gandarias izan zen zorteduna eta berak jaso zuen Gabonet...
TAUk eta iurbentiak intentsitate handiko neurketa eskaini zuten Buesa Arenan, eta azkenean lortu zuen Bilboko taldeak bere lehen garaipena Gasteizen. iurbentia Bilbao Basketek denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi zuen TAU Ceramica Baskonia Buesa Arenan(78-80). Merezitako garaipena lortu zuen Bilboko taldeak eta horrela denboraldi onari jarraipena eman zion. Lehen bi laurdenak oso parekatuta egon ziren. Aldeak txikiak ziren eta emozioa gero eta handiagoa. Atsedenaldira bi puntuko abantailarekin heldu zen iurbentia (44-46) TAUren defentsa ahula baliatuta. Vidorreta kaleratua izan  ...
Titin III lau t'erdiko txapeldun berria da errioxarra, atzo Barriolari 22-15 irabaziz. Indartsu eta gogoe hasi zuen partida Titinek, eta Barriolak ezin izan zuen menderatu. Augusto Ibañez Titin III.a da lau t'erdiko txapeldun berria. Gasteizko Ogeta frontoian jokatu zuen atzo arratsaldean lau t'erdiko finala, Abel Barriolaren aurka, eta 22-15 hartu zuen mendean. Partida amaieran Titinek bere garaipena, besoak gorantz zituela bere aitari dedikatu zion orain hil berri dela. Beraz Titinentzako final paregabea izan zen, lau t'erdiko txapelduna izateaz aparte, bere aitari omenaldia eska...
Gaurkotasun gaiak jorratzen dituen blog-a.