Iurbentiak TAUri irabazten dio

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-03 17:49

TAUk eta iurbentiak intentsitate handiko neurketa eskaini zuten Buesa Arenan, eta azkenean lortu zuen Bilboko taldeak bere lehen garaipena Gasteizen.

iurbentia Bilbao Basketek denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi zuen TAU Ceramica Baskonia Buesa Arenan(78-80). Merezitako garaipena lortu zuen Bilboko taldeak eta horrela denboraldi onari jarraipena eman zion.

Lehen bi laurdenak oso parekatuta egon ziren. Aldeak txikiak ziren eta emozioa gero eta handiagoa. Atsedenaldira bi puntuko abantailarekin heldu zen iurbentia (44-46) TAUren defentsa ahula baliatuta. Vidorreta kaleratua izan  zen 27. minutuan.

Atsedenaldiaren ostean, gogo eta grina gehiago jarri zuten Vidorretaren mutilek eta azken bultzada horri esker lortu zuen Bilboko taldeak bere lehen garaipena Gasteizen.

Fitxa teknikoa:

78 - TAU Ceramica (29+15+18+16): Zoran Planinic (-), Igor Rakocevic (19), Pete Mickeal (15), Mirza Teletovic (7), Tiago Splitter (16) -hasierako taldea-, Pablo Prigioni (11), Sergi Vidal (-), Will McDonald (7), Linton Johnson (-) eta Simas Jasaitis (3).

80 - Iurbentia Bilbao Basket (24+22+12+22): Marcelinho Huertas (20), Luke Recker (15), Quincy Lewis (2), Marko Banic (6), Frederic Weis (6) -hasierako taldea-, Paco Vazquez (6), Drago Pasalic (4), Javi Salgado (12), Martin Rancik (4) eta Predrag Savovic (5).



Utzi iruzkina: