Aste Nagusiko eta Munduko Saskibaloi Txapelketako zerbitzu gehitzeak eraginda Zuzendaritzak nahiago ditu ezohiko ordu horiek behin behineko langileekin egin eta enplegua sortu baino. LAB sindikatuak salatzen du abuztuan 100 txanda osagarritik gora egingo direla Aste Nagusirako eta Munduko Saskibaloi Txapelketarako gehitutako zerbitzuak bete ahal izateko, hiriarteko trenak prentsa oharrean aitortu duenez. Zuzendaritzak duela urtebete zuen bi hitzordu horien berri baina aurreikuspenik ez izateak Metro Bilbaoko gidari eta geltokietako langileei aparteko orduak eragitea dakar. Enpresa...


Nemanja Bjelica

olarte4 1456151979635 Olartenews | 2012-06-15 08:29

Nemanja Bjelica       Nemanja Bjelica serbiako saskibaloiko jokalaria da. 1988ko maiatzaren 8an jaio zen Belgradon. 2,09 metroko altuera du eta hegaleko posizioan jokatzen du, baina baita ere eskolta edo antolatzaile bezala.       Bjelica Belgradoko Partizaneko kanteran formatu zen. Bere etapa profisionalaren hasieran Austrian jokatu zuen 2007-2008an. 2008an bere herrialdera bueltatu zen Belgradoko Izar Gorrian jokatzeko, non bi urte eman zituen bertan jokatzen. 2009ko udan Serbiako selekzioarekin jokatu zuen Poloniako Eurobasketa ...


kaixo kirol lagunak !!!! gaur saskibaloi emaitzak esan dute: Valentzia Lagunarori irabazi dio. Caja Laboral geskrbari irabazi dio. Barcelona eta Real Madrid ere irabazi dute.  


EUSKARAZ BIZI KIROLA- ENTRENAMENDUAK EUSKARAZ: SASKIBALOIA LH5 ETA 6. MAILANKirola eta euskara uztartzeko entrenamenduak ere gure hizkuntzan antolatzea ezinbestekoa da. Anima zaitez!Eta hala bada, jarraian dituzu bitartekoak.          Jose Luis Etxezarreta Garin             LH 5. MAILAN                      LH 6. MAILAN             OROKORRA&...


39

2
No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-25 15:43

Horixe izan da Lagun Aro GBC saskibaloi talde donostiarrak egindako puntuazioa. Blancos de Rueda Valladolid taldearen kontra lortu du emaitza lotsagarri hau.Aurpegi ederra geratu zaie Valladolidera gerturatu diren 600 gipuzkoarrei, taldea jaitsiera matematikoa saihesten ikustera joan eta ACB ligako historian sartu dela ikustean, partida batean puntu gutxien erdietsi dituen taldea izanik. Bitxikeria bezala, ohore hori Valladolid berari kendu dio; 2001-2002 denboraldian 40 puntutan geratu zen partida batean.GBCko jolakariek egin zezaketen gutxienekoa zaleei bidaia eta sarreraren dirua itzultz...


Espainiako ACB Ligako final-laurdenetako kanporaketa jokatuko dute. Bilbon bihar zortzi ariko dira. Tau Baskoniak eta iurbentia Bilbao Basketek elkarren kontra jokatuko dute Espainiako ACB Ligako final-laurdenetako kanporaketa eta, gaur zehaztu denez, igandean izango da lehen partida, Gasteizen; 12:30ean hasiko da. Beste partidak: bihar zortzi Bilbon (20:15) eta -behar izango balitz- hilaren 24an Gasteizen (12:30).Beste kanporaketak: Real Madril-Joventut -horko irabazlearen aurka ariko lirateke Tau edo iurbentia-, Bartzelona-Pamesa eta Unicaja-Kanaria Handia.


Celticsek eta Lakersek galdu egin dute bigarren kanporaketako lehen partida bart, etxean. Boston Celticsek eta Los Angeles Lakersek jokatu zuten iaz NBAko finala -Celticsek irabazi zuen titulua-, baina aurten bigarren kanporaketa arazoekin hasi dute, galdu egin dutelako bart, etxean. Orlando Magicek Celtics gainditu du (90-95) eta Houston Rocketsek Lakers (92-100).Orlandoko onena Dwight Howard pibota izan da: 16 puntu eta 22 errebote. Celticsekoa Paul Pierce hegala: 23 puntu. Beste partidan Houstoneko onena Yao Ming pibota izan da: 21 puntu eta 10 errebote. Lakerseko Kobe Bryant hegala: 32 ...


Tau Baskoniak oraindik ez du lortu Berlingo Lauko Finalerako sailkapena, gaur galdu egin duelako Bartzelonaren kontra Euroligako final-laurdenetako laugarren partidan: 63-84. Bina doaz orain. Bosgarren eta azken partida erabakigarria datorren asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan.Maiatzaren 1etik 3ra izango da Lauko Finala, Berlinen, eta Gasteizko taldeak sailkapena lortzen badu, CSKA izango du aurkari finalerdian. CSKA Errusiako taldeak Partizan gainditu du, 3-0 (asteartean irabazi zion hirugarrena).


Behingoz Bruesa Gipuzkoa Basketek igande arratsaldean jokatu zuen! Gazteak gara! Partida gehiago ez igande goizetan mesedez! Lotsa ematen zigun pankarta bere lekuan jartzea baina garagardo pare batekin konpontzen ez den gauzarik ez dago... Igande Goiz batean jokatzen den hurrenerako pankarta berria pentsatzen ari gara... Proposamenik?


Nire lanbidea dela eta, albiste politikoak arakatzen eta aztertzen eman behar izaten dut egunaren zati handi bat. Nire burua zurrunbilo horretatik ateratzeko premia izaten dut maiz, eta kirol prentsan murgiltzen naiz. Espainiakoan jakina, euskarazko kirol prentsa sortzen ez dugulako asmatu oraindik. Kirol albisteen ehuneko zati handi bat zaborra edo kea izaten dela aitortzen dut, denbora-pasa lelo bat, baina istorio humano asko topatzeko aukera ematen dit, prentsa serioak baino gehiago sarritan. Ahaleginduko naiz horietako batzuk txoko honetara ekartzen. Istorio horietako bat asteon to...


Asteartean irabazi zuen TAU Baskoniak bere bigarren ACB liga, eta sekulako iskanbila egon da egun hauetan Gasteizen. Partidua irabazi eta gero, parranda botatzera joan ziren jokalariak zaleekin, eta atzo gauean Andra Mari Zuriaren Plazan omendu zituzten zale guztiek. Hala ere, ez daude pozez gainezka zale guztiek. Hiriko beste talde nagusia, Deportivo Alaves, jeitsiera postuetan dago eta azkenean jeisten bada, taldearen desagerpena gerta liteke. Hori ez gertatzeko, igande honetan irabazi beharko dio Errealari Mendizorrotzan, eta hurrengo astean Celtari, Vigon.


2007-2008ko plantilla

guakamole 1456135159179 guakamole | 2008-02-29 14:38

Hauxe da 2007-2008ko Baskonia taldearen plantilla. Ezkerretik eskuinera goian Jasaitiss, Lucho, Splitter, Neven Spahija, Mcdonald, Teletovic, Singleton. Behean Planinic, Racocevic, Prigioni, Vidal, Garcia eta Mickeal. Hala ere, Mouneke falta da.


Hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi egin ditu eta hiru galdu. Vidorreta izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena. Hauek dira talde Bilbotarraren zenbakiak. Iurbentia Bilbao Basket taldeak, Espainiako ACB Ligan lidergoan lortu zuelako atzo. Berak irabazi egin zion MMT Estudiantesi -73-67-, eta Tau Baskoniak DKV Joventut -80-73- mendean hartu zuelako jarri da lider. Inoiz ez zen izan. Real Madrilekin batera dago lidergoan. Biek, orain arte hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi dituzte eta hiru galdu. Joventut eta Bartzelona daude ondoren, porrot bat gehiagoreki...


TAUk eta iurbentiak intentsitate handiko neurketa eskaini zuten Buesa Arenan, eta azkenean lortu zuen Bilboko taldeak bere lehen garaipena Gasteizen. iurbentia Bilbao Basketek denboraldiko zazpigarren garaipena erdietsi zuen TAU Ceramica Baskonia Buesa Arenan(78-80). Merezitako garaipena lortu zuen Bilboko taldeak eta horrela denboraldi onari jarraipena eman zion. Lehen bi laurdenak oso parekatuta egon ziren. Aldeak txikiak ziren eta emozioa gero eta handiagoa. Atsedenaldira bi puntuko abantailarekin heldu zen iurbentia (44-46) TAUren defentsa ahula baliatuta. Vidorreta kaleratua izan  ...


Baskonia maitia

b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2007-01-17 14:54

Dudarik gabe, nire bizitza markatu duen zeozer badago, hori saskibaloia izan da eta horrekin nire bihotzeko taldea, Baskonia. Orain dela bost urte taldearen kide egin nintzen eta momentu horretaik aurrera asko izan dira bizi izandako tentsio, tristura eta noski zoriontasun momentuak. Horregatik bideotzo hau jartzea erabaki egin dut, non taldearen jokalari historikoak eta saskiraketa onenak agertzen diren. Zuen gustokoa baita ere izatea espero dut. Beste bat arte!


Ez dago eskubiderik

asierb 1456131111765 GAZTE-LEKU | 2006-10-26 21:29

Gaur berriro ere, ETBk bere lehentasunen berri eman digu. Iazko mamuak esnatu dira. Saskibaloiak eta bereziki Baskonia zer nolako garrantzia daukan ETBrentzat agerian geratu da beste behin. Gaur saskibaloi zaleok egoera hau pairatu behar izan dugu. Gaueko hamarrak Euroligako partidua, txapelketa gorena. 4 minutu amaierarako partidua pil-pilean dago. Hala ere, ezer gutxi inporta du honek futbolaren aurrean hare gutxiago Atheticki buruz berbetan gaudenean. Partiduaren amaiera ikustea ukatu digute azken minutua soilik eta eskerrak eman behar gainera. Herri hontan baditugu ukiezinak diren batzu...