tau baskonia

multikirola 1456151669744 multikirola (eki-dbh4) | 2009-04-06 17:12

Tau Baskoniak oraindik ez du lortu Berlingo Lauko Finalerako sailkapena, gaur galdu egin duelako Bartzelonaren kontra Euroligako final-laurdenetako laugarren partidan: 63-84. Bina doaz orain.

Bosgarren eta azken partida erabakigarria datorren asteazkenean jokatuko dute, Bartzelonan.

Maiatzaren 1etik 3ra izango da Lauko Finala, Berlinen, eta Gasteizko taldeak sailkapena lortzen badu, CSKA izango du aurkari finalerdian. CSKA Errusiako taldeak Partizan gainditu du, 3-0 (asteartean irabazi zion hirugarrena).


Utzi iruzkina: