39
Horixe izan da Lagun Aro GBC saskibaloi talde donostiarrak egindako puntuazioa. Blancos de Rueda Valladolid taldearen kontra lortu du emaitza lotsagarri hau.
Aurpegi ederra geratu zaie Valladolidera gerturatu diren 600 gipuzkoarrei, taldea jaitsiera matematikoa saihesten ikustera joan eta ACB ligako historian sartu dela ikustean, partida batean puntu gutxien erdietsi dituen taldea izanik. Bitxikeria bezala, ohore hori Valladolid berari kendu dio; 2001-2002 denboraldian 40 puntutan geratu zen partida batean.
GBCko jolakariek egin zezaketen gutxienekoa zaleei bidaia eta sarreraren dirua itzultzea litzateke, baina denek dakigu ez dela horrelakorik gertatuko. Bihar goizean masaje eta bainu batzuk, gorputza bizkortzeko eta datorren asteburuan ea zorte handiagoa dagoen.
Errudunak ez dira beraiek, gu baizik, kirolariak (hau ez da GBCra soilik laburtzen, goi mailako kirolari gehienei eta ez horren goi mailako futbolari guztiei aplika dakieke) gure gizartearen kontura aberasten diren pribilegiatu izatea onartzeagatik.
Gure gizartearen heroiak.
Iruzkinak
itzea 2010-04-28 11:16 #1
Dakizun bezala, ez nago guztiz ados diozunarekin. Jakina kirolari hauek profesionalak diren aldetik, gutxieneko errendimendu bat eskaintzera behartuak egon beharko lukete. Hala ere, gizakiak dira, ez makinak, eta 600 gipuzkoar-jarraitzaile-ilusiodun euren atzetik joan izanak ez ditu 39 puntu eskas horiek are larriago bihurtzen.
Saskibaloi taldea, oso makal, makalegi, bai. Baina hori da bizitza, galtzea eta galdu duzun horretatik ikastea. Beraz, saskibaloizaleek erezerbait ikasiko dute; kirolariek ere ikastea espero dugu.
Hala ere, egia da eliteko kirolariek publikoaren aldetik jasotzen duten idolatrazioarena. Hori ere, ordea, norberaren esku dago; norbera bihurtzen du Cristiano Ronaldo bezalako pertsonaia bat bere bizitzaren epizentro...
ilanda 2010-04-28 11:48 #2
<br />Aipatzen dituzun azken ondorio horietara heltzea zen nire helburua, GBC-ren kasu puntualetik abiatuta.<br /><br />Dena den, 39 puntuk ez dute asmatze eza soilik islatzen, inplikazio falta ere islatzen dute. Saskibaloiean oso ohikoa da inplikazio falta hau; jokalariak talde batetik bestera ibiltzen dira urtez urte, gaur hemen eta bihar han. Eta taldeek hau onartu egiten dute, etxekoen alde apustu egin beharrean.<br />
Utzi iruzkina: