Iurbentia ACBko Lehen postuan

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-31 18:49

Hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi egin ditu eta hiru galdu. Vidorreta izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena. Hauek dira talde Bilbotarraren zenbakiak.

Iurbentia Bilbao Basket taldeak, Espainiako ACB Ligan lidergoan lortu zuelako atzo. Berak irabazi egin zion MMT Estudiantesi -73-67-, eta Tau Baskoniak DKV Joventut -80-73- mendean hartu zuelako jarri da lider. Inoiz ez zen izan.

Real Madrilekin batera dago lidergoan. Biek, orain arte hamabost jardunaldietan, hamabi partida irabazi dituzte eta hiru galdu. Joventut eta Bartzelona daude ondoren, porrot bat gehiagorekin. Tau bosgarren dago (10-5).

Txus Vidorreta Iurbentiaren entrenatzailea zoratzen dago. "Atseden hartzeko eta gozatzeko unea da hau", esan du. "Ez dugu mugarik jarriko", adierazi du, gainera. "Taldeko dinamika oso ona da". Vidorreta bera izendatu dute ACBko abenduko entrenatzaile onena.

Datorren asteburuan jokatuko du hurrengo partida Iurbentiak, Bartzelonaren kantxan.


Utzi iruzkina: