Tau-iurbentiako lehen partida, igandean
Espainiako ACB Ligako final-laurdenetako kanporaketa jokatuko dute. Bilbon bihar zortzi ariko dira.
Tau Baskoniak eta iurbentia Bilbao Basketek elkarren kontra jokatuko dute Espainiako ACB Ligako final-laurdenetako kanporaketa eta, gaur zehaztu denez, igandean izango da lehen partida, Gasteizen; 12:30ean hasiko da. Beste partidak: bihar zortzi Bilbon (20:15) eta -behar izango balitz- hilaren 24an Gasteizen (12:30).
Beste kanporaketak: Real Madril-Joventut -horko irabazlearen aurka ariko lirateke Tau edo iurbentia-, Bartzelona-Pamesa eta Unicaja-Kanaria Handia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: