Leon aldean errepidean harrapatuta geratu diren 120 pertsonen bila joan behar izan du bart Espainiako ejerzitoak. Elurte handia egin omen du, eta ez aurrera ez atzera geratu dira errepidean. Ejerzitoa joan da handik ateratzera, egiten zuen eguraldi makurrarekin eta hotzarekin norbaiti zerbait gerta ahal zitzaiolako.Ordu berean, Bilboko Indautxu auzoko Espainiako Poliziaren komisaldegiaren atarian ehunka pertsona zeuden, itzelezko hotzarekin, mantekin eta ahal zuten guztiekin babesten. Etorkinak ziren, hemen "legez" bizi ahal izateko behar duten dokumentazioa berritzeko asmoarekin. Ord...
Jesus Egiguren Gipuzkoako PSE-EEko buruari irakurri diot gaur: "Aldaketa politikoak bakea ekarriko du lau urtean". Herri honek asko sufritu du azken urteetan, alderdi sozialistak ere bai, eta ez zait zilegi iruditzen euskalherritarren bake nahiarekin horrela jolastea. Herri honen arazoa 40 urtean konpondu ez bada (eta alderdi sozialista 40 urte hauetan politikagintzako lehen lerrian aritu da), zergatik konpondu behar da hurrengo lau urteetan? Sozialistak nora begira aritu dira errezeta majikoa baldin bazuten? Indar polizialak eta gizarteak ETA zilegitasunik gabe uztea nahikoa direla uste du...
Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpena onartu zela 60 urte betetzen dira gaur, eta oinarrizko giza eskubide bat indarrean jartzeak hautsak harrotu ditu Britainia Handian. Gaur gauean, herrialde horretako Sky Real Lives kateak eutanasiari buruzko dokumentala eskainiko du, eta bertan azaltzen da nola bere buruaz beste egiten duen argazkiko gizon horrek, Craig Ewert-ek. Baina berak bakarrik ezin egin, gaitz neurologiko sendaezina duelako, eta Suitzako ospitale bateko medikuen laguntzarekin egiten du, familiakoak ondoan dituela.Right to die dokumentalaren egileak esan du ez duela morboa bilatz...
Aurten ere egin dut 'euskaldunen Mekara' bisitatxoa, eta Durangon egiten diren guztiak egin ditut: liburuz, diskaz eta bestelakoez betetako erakusmahaiak ikusi (eta zerbait erosi), Goienkaleko arratsaldeko eta gaueko giroaz gozatu... eta aspaldian ikusi gabeko lagunekin egon. Goiko argazkian agertzen den mutil horrekin ez nintzen egon. Berarekin ez, baina bai bere lagun min batekin: Eiderrekin. Hark eman zigun gure Egoiren berri. Betiko legez, harritu egin nau berriro Egoik.Egoi Urkiza 28 urteko galdakoztarra da. Galdakaotik urrun bizi ez garen arren, etxetik oso urruti ezagutu genuen...
Nire lanbidea dela eta, albiste politikoak arakatzen eta aztertzen eman behar izaten dut egunaren zati handi bat. Nire burua zurrunbilo horretatik ateratzeko premia izaten dut maiz, eta kirol prentsan murgiltzen naiz. Espainiakoan jakina, euskarazko kirol prentsa sortzen ez dugulako asmatu oraindik. Kirol albisteen ehuneko zati handi bat zaborra edo kea izaten dela aitortzen dut, denbora-pasa lelo bat, baina istorio humano asko topatzeko aukera ematen dit, prentsa serioak baino gehiago sarritan. Ahaleginduko naiz horietako batzuk txoko honetara ekartzen. Istorio horietako bat asteon to...
Abenduak 3. Bergara, 11:30. Telefonoz inoiz elkarrekin berba egin bagenuen ere, Juankar Arellano Azpeitiko Aralarreko zinegotzia ezagutu dut, argazki bat egitera joan naizelako bere lantokira. "Ea laster berriz ikusten gaituken", bota dit.Elgoibar, 13:25. Kazetari bati deitu diot, iritzi artikulu baten egoeraren berri emateko. Berak eman dit berria, ezer baino lehen. "Asier, badakizu atentatua izan dela? Azpeitian. Hiru tiro sartu dizkiote Altuna y Uria enprasako arduaradun bati". Zuri gelditu naiz. Automata baten moduan, alderdiko arduradunei jakinarazi diet gertatutakoa. Irratia isiotu du...
Nire begiek ikusi, belarriek entzun, atzamarrek ikutu, sudurrak usaindu eta bihotzak (edo buruak) sentitzen duenaz idatzi nahi dut. Komunikazioaz, inkomunikazioaz. Hori ere esan nahi dut.