AULESTITIK KALIFORNIARA Jesus Onaindia Aulestiarrak 20 urte zituela ,1967an  bere herria utzi eta Ipar Amerikara abiatu zen aukera berri baten bila.Jesus, hamasei urterekin basogintzan hasi zen lanean Aulestin. Bere osaba Juan Etxabek  Ipar Amerikan irabazten zuen diru pila ikusita, Aulesti herria utzi eta Ipar Amerikara joatea erabaki zuen 20 urterekin. Horrela kontatzen du Marilou Onaindia bere emazteak idatziriko Jesus Onaindiaren biografian. Jesus 1967an egindako argazkian Bere osaba Juanek  Laramie (Wyoming)en artzain  bezala lan egiteko  kontratua lortu zion ...


Jesus Egiguren Gipuzkoako PSE-EEko buruari irakurri diot gaur: "Aldaketa politikoak bakea ekarriko du lau urtean". Herri honek asko sufritu du azken urteetan, alderdi sozialistak ere bai, eta ez zait zilegi iruditzen euskalherritarren bake nahiarekin horrela jolastea. Herri honen arazoa 40 urtean konpondu ez bada (eta alderdi sozialista 40 urte hauetan politikagintzako lehen lerrian aritu da), zergatik konpondu behar da hurrengo lau urteetan? Sozialistak nora begira aritu dira errezeta majikoa baldin bazuten? Indar polizialak eta gizarteak ETA zilegitasunik gabe uztea nahikoa direla uste du...


Erramu domeka   Bedeinkatua Jainkoaren izenean datorrena! Abadearen bedeinkapenak garbiturik eta prestaturik  gelditzen dira gure bihotzak. Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.          


07-11-24 Jesusen tabernan izan dogu gaurko zita, 19:00etan; erlojuak aurreak hartu deuskuz, baina apurka apurka pilatu gara Urdaibai kanta taldea, eta izan dogu Erandioko ordezkaritza indartsua be. Eztarriak han berotu ondoren, Rugby tabernara.  Hasieran taberna aurrean komediatxo batzuk izan doguz, argia be ez dogu alde izan eta; baina barruan kantuan hasi garenean ha bai giroa, ingurukoak be animatu eta abotsak be ugaritu! Hurrengo ekitalditxoa San Juan Ibarra plazako tabernan. Handik, ipurzuloak itxita baina ahoak ondo zabalik eta kaleak alaituz Endikara eta Auzokoara. Azkenik...


Azaroaren 23an Huhezin Euskarazko Bikoizketaren inguruko jardunaldiak izan ziren, Euskaraz egiten diren lehenengoak publikoaren aurrean. Horretarako, bikoizketan adituak izan genituen gure artean: Jesus Euskitza ( bikoizlea eta itzultzailea), Iñaki Zubizarreta (Irusoin ikus-entzunezko ekoiztetxearen euskara arduraduna), Marian Galarraga (Tinko-ko zuzendaria) eta Asier Larrinaga (Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua). Nik lehenengo hiruen hitzaldietan egoteko aukera izan nuen eta hori dela eta esandakoaren laburpentxo bat egitea bururatu zait, bertan gauza asko eta asko esan bazire...


Azken iruzkinak