Martxoaren 15a, egun seinalatua Urdaibai Kantagunearentzat. Azpeitira autobusez iritsi ginen, eta pintxoen zaporea eta kafearen berotasuna urdaileratu eta gero, kantuari ekin geuntsan, tabernaz taberna, eta baita elizan be. Holantxe, formal-formal kanteu gendun Habanera. Abadeak ez zeuen entzun edo gustatu egin jakon. Aingeruak be seguru pozez gainezka egozala entzuten. Gero sagardotegian ederto jan eta edan gendun: tortilla, makailoa, txuleta, gazta eta intxaurrak ardoz eta sagoardoz ondo bustita. Tarteka ez zan falta lagun arteko berbaroa eta txantxetarako gogo...
Urdaibai eta Erandioko 33 kantazalek egin eben topo lehengo domekan Lekeittion; goiztiarrenak kotxez, guztiontzat jan eta edan kontuak prestatzeko Insunza txoko dotorean; besteak autobusez Arratzuko, Munittibarko eta gainetiko bihurgune guztiak jasanez. Lekeittioko itsasoa be hasarre antzean aurkitu gendun. Baretuko al eben gure kantuek! Guk behintzat politto baretu genduzan gure barruak. Zerez argi dago, ezta! Gero kantatzera! Itsas ertzeko taberna baten hasi ginen Aberriaren mugen bila, Txuriko txakurtxo finaren laguntzaz. Handik hona, Lehiope taberna dotore eta...
KONTXATIK PETRITEGIRA Domekan, irailaren 14an, Donostian izan ginen Erandio Altzaga eta Urdaibai kantaguneak. Hara 11:30ak inguruan iritsi ginen autobusez.Estropadak Lehenengo estropadak ikusi genduzen zuzenean edo pantaila erraldoietatit, Bermeoko Urdaibai be han zan eta. Han ari ziren lehenengo neskak, eta gero Kontxako ikurriñaren bila zihoazen zortzi txalupak, txanda bitan. Bermeotarrak ohorezko txandan, zelan ez ba! Itsasoan urak handi dire murgildu nahi dutenentzat…Antzerki hontan lau jokalari ta irabazle bakarra…Oraingoan ez dau lortu Urdaibaik, baina datorren urtean egurre! Bai, ...
Euskal jaian Bengoetxe tabernan, Gernikako jaietan Marijesien plazan eta Arteagako Antoliñape txokoan: dantza eder ugari eskeini euskuezan taldeko dantzariek, tartean Erandiokoak eta Arteagakoak zirela. Dantza horreeek ikusteko klikatu hemen: http://es.youtube.com/user/anicetojesus
Hori agertzen zan Jai programan, eta holan ibili zan kantari kalez kale eta tabernaz taberna Arteaga herri txiki polita, abustuaren 1eko iluntzean. Antoliñape kultur taldeak antolatutako kanta jira benetan be ederra eta hunkigarria izan zan. Plazan Hasierako ekitalditxoa hemen egin gendun udaletxeko ikurrinaren begiradapean. Jende mordoxka batu zan bertan, eta arduradun batek banatutako liburutxoak eskuan, zoli-zoli eta gogotsu hasi ginen kantuan, Josuren esanetara eta soinu joleen erritmora. Aberriaren mugak euskararenak abestuz hasi ginen, Xalbador, Urepeleko artzaina b...
KANTATZEKO GOGOA Izenburu horregaz egin zuen Itsasne Madariagak Urdaibai Kantagunearen aurkezpena Berriaren gehigarrian; Josuren informazio eta komentario mamitsuen laguntzaz. Eta holan aritu da talde hau aurtengo jaietan be, kantatzeko gogo aseezinaz. Oraingoan gainera programaren barruan. Gure antzera beste talde batek be ekin deutso herrian zehar kantari, Arrano kantari taldeak. Zorionak! Andra Mari eguna Hau izan zan zita lekua, eta berbakoak garenez hemen alkartu ginen 12:30 inguruan. Eta lehenengo tragotxoa Endikan hartu genuen; debalde ganera bertako na...
Egitarau zabala egoan antolatuta egun horretarako. Horrelakoekin euskeraren erabilpena bultzatu eta indartu nahi da. Urtean egun bat bakarrik, euskeraz egiteko? Bai zera, ez da horrenbesterako. Orduan zer? Egitarau honetan tokirik izan ez arren, Urdaibai Kantagunea be ez egoan isilik egoteko eta kalean zehar ibili zen kantari egun horretan, hasi 12:00etan eta 22:00ak arte. Lehenengo zita Jesusenean izan zan: tragotxo batzuk hartu eztarriak tonuan jartzeko eta .... Lehen kantak: Xalbadorren heriotzean, Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik .... Urepeleko bertsolari eta poeta hau ez...
San Fermin jaien aitzakian egun zoragarria pasatu dogu Iruñan. Orreaga taldearen eskutik 400 pertsonak dantzan jarri ditugu hango kaleak eta kaletarrak. Hau izan da gure abenturaren hasiera: autobusetik jeitsi, komunak bisitatu, zapi gorriak txukun jarri eta... Txorimaloaren atzetik arin, prisaz, Josu eta Abel gidari. Nora? Talde nagusira. Han bai, lehenengo abestiak... Erandioko trenean Iruinara iritsi den Lau Haizetara, Bagare.... Gero Barcina anderearen etxe aurretik pasatu gara. Hori bai etxe ederra! Pena bandera gorri-horiaren menpe egotea! Aurrerago Zapateria kalea. S...
Atzo, ekainak 15, jaialdi bikaina izan genuen Euskal Herri guztitik etorritako 200dik gora euskal kantazalek. Lehenengo eta behin kantu liburutxoa eta edalontzi dotorea emon euskuezan, eta ospakizuna 12:00ak inguruan hasi gendun Udaletxeko plazan, Josu Zarateren pregoiarekin. Erandio Altzagaren sorrera eta euren kantagunearena azaldu ondoren, kantatzen jarri gintuen. Lau haizetara, Erandiotik Euskal Herrira. Hori da gure mezua: euskal kantak eta euskara lau haizetara zabaltzea. Gero lorezko farolaz beteriko Obieta kaletik Europa plazara abiatu ginen, gure pa...
2008ko maiatzaren 17an izan ginen Ondarrun Urdaibaiko eta Erandioko kantagunekook. Ondarruko ekitaldia antolatzen. Bazkal aurretik mahaia bedeinkatzen abestuz. Ondo bazkaldu dozue eh neskak! Taldeak zuzendaria aldatu egin dau ala? Antxoarik ez dagoela-ta kexaz dabiltza beste honeek. Hau be toki ederra tragoak hartuz kantetako. Josu, Iñaki eta Josu. Hau bai hirukote potentea!
Esan didatenez, oso ekitaldi polita egin zenuten nire herrian. Jarraitu horrela. Besarkada bat.