Euskal jaia 08 Gernika-Lumon
Egitarau zabala egoan antolatuta egun horretarako. Horrelakoekin euskeraren erabilpena bultzatu eta indartu nahi da. Urtean egun bat bakarrik, euskeraz egiteko? Bai zera, ez da horrenbesterako. Orduan zer?
Egitarau honetan tokirik izan ez arren, Urdaibai Kantagunea be ez egoan isilik egoteko eta kalean zehar ibili zen kantari egun horretan, hasi 12:00etan eta 22:00ak arte.
Lehenengo zita Jesusenean izan zan: tragotxo batzuk hartu eztarriak tonuan jartzeko eta ....
Lehen kantak: Xalbadorren heriotzean, Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik .... Urepeleko bertsolari eta poeta hau ez zen gitxi poztuko abesti hauek entzunda.
Hangoa amaitu zenerako prest zegoen Patxikon idi parie burdi eta guzti. Hala, danok burdi ganera eta hurrengo geltokira arte.
Arribaltza eta Endika artean izan zan. Hara hor talde eder hau liburutxoa eskuan eta buru-belarri kantuan: Oi kanta berri. Ez, ez dut nahi. Txikia. Markosen txarridxe.... Eta barriro be Xalbadorren gozamenerako Aberriaren mugak, eukararenak..... Gainera tadera urreratu direnak be hari beretik tiraka.
Eta talde zabal honek badaukaz bere zuzendari eta soinu joleak ere, ez pentsa! Hor dira Josu eta Fernando; eta hor da Ane ere buru-begi-belarri konzentraturik, eta gorputz osoaz auspoari eragiten.
Bidean edari goxoari esker onez kantatuz, Boliña Zarrera. Barrura danok egingo dogu lekua- tabernariak. Hemen ere ederto astindu zituen bazterrak kantari taldeak, hainbat abesti polit eta eder aireratuz. Kasu honetan Txuriko be lagun izan eben eta baita Eperrak, Agure zaharra....
Haur Erandioko ordezkari bat be! Iñaki honek be ez dau holakoetan hutsik egiten.
Neskato hau be dirudienez gustora egoan hari eta honi, hara eta hona begira adi-adi. Bihar edo etzi Kantagunean izango da. Seguru! Amaitzeko Carmeni zorionak abestu eta kalera.
Gero Arrien aldapatik gora Arrano mendira. Han Ikurrinaren ongi etorria jasoz etxe barruraino.
Eztarriak apur bat gozatu eta adoretsu kantuan berriro ere: Zazpiak oihal batetik. Txikia. Aberriaren mugak. Amets....
Xabi, Josuren kolega be agertu zan eta kanteu be ederto gero. Gainera gitarrista bikaina dala be frogatu zuen. Horren fitxajea garestia izango da, ez Josu?
Zuhatzpe! Ze haize gozoa eta ze leku politte kanturako, eta baita atseden apur bat hartzeko be. Ezkerreko hirukote horrek gauza biak batera egiten ditu. Habanera ere hankantatu eben Txuriko ondoan eta Xalbador gogoan zituztela.
Eta kantagunekoen inguruan beti egoan entzuleren bat edo beste belarriak zabalik eta begiak zabalago. Mutiko hori ere hor da bere aitagaz, etorkizunaren adierazle.
Ekitaldi luze bezain ederra gernikarrei eskeini ondoren 15:00 inguruan iritsi ziren bazka lekura. Ordurako tripak irrintzeka, baina jaten hasi aurretik Topa dagigun kantatu behar. Gero jan eta edan be politto, kontu kontari eta umore betean. Ondoren kantuak, dantzak eta bestelako komediak, zazpirak arte. Baina hori dana kontatzeak luze joko luke, eta bakoitzak bizitakoa gorde dagiala oroimenaren eta sentimentuen kutxan.
Edozelan ere Erandioko hirukote hau aipatu barik ezin utzi. Erandio Altzaga ur azpitik sortu ei zan, baina arrainak baino bizkorragoak urten dira batzuk.
Bengoetxetik bueltan Pasie-lekura zuzendu zen Kantagunea. Han ezkenatoki erraldoiaren aurrean jende mordoa jesarrita Erramon Martikoren abesti goxo eta armoniotsuak entzuten. Atzeko aldean talde ibiltaria ere adi-adi. Baina nonbaitetik agertu zen kamara izkutua eta zast!
Iparraldeko abeslari bikain horri hiru lau kantu entzun eta aurrera. Arrien aurrean berriz eta jo eta su, inguruak ketan jarriz. Zer esanik ez, jende ugari izan eben inguruan, paseko lekua baita hau ere.
Hurrengo eta azken ekitaldi luzea Madaridxan. Oraingoan ere euskerari eta Euskal Herriari buruzko abestiak ez ziren falta: Behin betiko. Euskal Herrian euskaraz. Batasuna...Baina jai girokoak eta erritmo biziagokoak ere ez: Ala kinkiri. Saltzen, saltzen. Iluntzean....
Han ere izan zen artista berri bat ezagutzeko aukera, Jose Mari. Fernandori kitarra kendu eta talde animatzaile bihurtu zen. Hau ere fitxatzeko modukoa, nahiz-eta Zorrontzan ere ondo kotizatua izan.
Beste taldetxo bat ere fin-fin aritu zan egun horretan kopla kantari Jon Lopategiren txirularen erritmora, ondorengo mezua zabalduz: Hauxe da geure-geure eguna / berebiziko aukera aldarrikatuz goraipatzeko / Gernika-Lumon EUSKERA
Badute meritua gaztetxo hauek ere!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: