Egitarau zabala egoan antolatuta egun horretarako. Horrelakoekin euskeraren erabilpena bultzatu eta indartu nahi da. Urtean egun bat bakarrik, euskeraz egiteko? Bai zera, ez da horrenbesterako. Orduan zer? Egitarau honetan tokirik izan ez arren, Urdaibai Kantagunea be ez egoan isilik egoteko eta kalean zehar ibili zen kantari egun horretan, hasi 12:00etan eta 22:00ak arte. Lehenengo zita Jesusenean izan zan: tragotxo batzuk hartu eztarriak tonuan jartzeko eta .... Lehen kantak: Xalbadorren heriotzean, Aberriaren mugak, Zazpiak oihal batetik .... Urepeleko bertsolari eta poeta hau ez...