Gernikako jaiak 08
KANTATZEKO GOGOA
Izenburu horregaz egin zuen Itsasne Madariagak Urdaibai Kantagunearen aurkezpena Berriaren gehigarrian; Josuren informazio eta komentario mamitsuen laguntzaz. Eta holan aritu da talde hau aurtengo jaietan be, kantatzeko gogo aseezinaz. Oraingoan gainera programaren barruan.
Gure antzera beste talde batek be ekin deutso herrian zehar kantari, Arrano kantari taldeak. Zorionak!
Andra Mari eguna
San Roke eguna
Baina atzo ez zen izan gauza bera. Urdaibai Kantagunea, kaiolatik salto egin eta gustora mugitu zen bertan.
Lehenengo hamabietago ederra egin gendun, txorixo, urdai eta errioxar ardoaz gure sabelak ondo hornituz.
Bestela galdetu Mariori zelan jaten dan gure artean. Gotzain daroazan hiru hilabeteetan hiru kilo loditu ei da.
Gero Musikuek euren tresnak puntuan jarri eta Aberriaren mugak kantatu gendun, beroketa modura.
Elai Alai aretoaren aurrean giroa bero bero eta jan usaina. Ba han bota genduzen lehen kantuak ingurukoekin murgildurik eta danon gozamenerako: Xalbadorren heriotzean, Zazpiak oihal batetik.....
Eta han hustu zuen liburuxkaz betetako motxilakada Denisek. Gero barrien bila joan behar.
Handik San Juan Ibarrara. Ha beroa! Gerizpean be gorrituta kantariok! Nok esan zuen eguraldi kaskarra zekarrela gaurko?
Hiru lau abesti kantatu, tragotxoak hartu eta laster baten, Merkatu plazara, bidean Ikusi mendizaleak aireratuz begiraleen txaloen artean.
Talde argazkirako denbora be hartu gendun. Talde ederra ez!
Lekua ez zan txarra argazkirako ez kanturako! Abesti gozo eta erromantikoa kantatu genduen hasteko: Baratze bat. Gero beste batzuk. Eta azkenik lege berri bat be martxan jarri gendun: Euskaraz Euskal Herrian! Ea betetzen den, dogun?
Boliña Zarrean tragotxoaz sabela eta eztarria freskatu ondoren, xuabe-xuabe eta goxo-goxo Eperrak. Eta handik agertu zen Fanfarriaren soinu sendoaz batera kale martxa tarareatu ondoren, Ala kinkiri eta Txantxibiri. Gero Arrano mendira Ipurzuloak itxita eta ahoak zabalik.
Han eguerdiko azken kantaldia: Greziako itsasontzia, Txikia, Aberriaren mugak, Azken dantza, Loreak... Hangoa bukoatu ondoren geure mendira, baratzera. Arrano kantariekin topo egiteko toki ederra zen ha, baina haiek beste toki batzuetatik zebiltzan, antza. Hurrengoan!
Oi, oi, oi!! Hau holan egoteko baten batzuek behar be egingo eben!
Hara hemen, nortzuk diren mahaikada horren errudunak! Baina... Uuum! Ze ona egon behar dauan estsalada horrek!
Hasteko enekora fresku-freskuek eta entsalada ondo hornitue jan genduzan, eta gero....
Ahuntzume gozatsu-gozatsue. Itxura ederra eh tokaio! Hau behintzat ez da Erandiokoa, Ajangizkoa da txo!
Betekada ederra, ez neskak! Ezin badozue itxi eh! Bittorren eta Aniren txakurrek jango dabe-ta.
Bikote zoriontsu eta irripartsu hau baietz apuntatu gehiagotan be holakoetara!
Kafetxoak hartu eta txurruplin eginez, bazkal osteko tertulia ere lasaitasun gozoan joan jakun, igerri barik. Eta barriro be kantu ugari aireratu:
Hegoak ebaki banizkio... baina ez, hegaka ibili zen zuhaitzetik zuhaitzera.
Nere herriko neskatxa. Koblakari. Euskal Herrian euskaraz. Oi kanta berri. Txakurraren partea. Itziarren semea...
Erribera, Euskal Herriaren hegoaldeko muga gogoratuz.
Pottoka ere bai; Erandiokoak egon ezkero ezin ba falta!
Asier be ezin itxi aipatu barik, bere kuadrilla itxita gure artean izan gendun gitarrista gazte abil hau. Oraingoan be zelako hazia halako landarea esan behar. Hauxe familia musikaria inon izatekotan!
Txikitok be ba eukan zer esanik, bere gazte sasoiko kantu umoretsu eta barregarriak abestuz.
Hara hemen Erandioko kasta ere! Josu eta Iñaki, Iñaki eta Josu. Zuen modukoak badira erandiotar guztiak seguru egia dela dinozuena: tomaterik onenak Erandiokoak, piperrik eta indabarik onenak Erandiokoak, Puente colgante Erandiokoa, txiste kontatzailerik onena Erandiokoa, Erandiorik barik ez dago Euskal Herririk.
Amaitu baino lehen gorputza astintzeko dantza eta salto batzuk be egin genduzan; azkenik, 21:30ak aldera, guztia batu, Denisen furgoneta kargatu, eta bakoitza bere bidetik.
Txabi Arriagak bialdutako argazkiak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: