KANTATZEKO GOGOA Izenburu horregaz egin zuen Itsasne Madariagak Urdaibai Kantagunearen  aurkezpena Berriaren gehigarrian; Josuren informazio eta komentario mamitsuen laguntzaz. Eta holan aritu da talde hau aurtengo jaietan be, kantatzeko gogo aseezinaz. Oraingoan gainera programaren barruan. Gure antzera beste talde batek be ekin deutso herrian zehar kantari, Arrano kantari taldeak. Zorionak! Andra Mari eguna    Hau izan zan zita lekua, eta berbakoak garenez hemen alkartu ginen 12:30 inguruan. Eta lehenengo tragotxoa Endikan hartu genuen; debalde ganera bertako na...