Urdaibai eta Erandioko 33 kantazalek egin eben topo lehengo domekan Lekeittion; goiztiarrenak kotxez, guztiontzat jan eta edan kontuak prestatzeko Insunza txoko dotorean; besteak autobusez Arratzuko, Munittibarko eta gainetiko bihurgune guztiak jasanez.    Lekeittioko itsasoa be hasarre antzean aurkitu gendun. Baretuko al eben gure kantuek!  Guk behintzat politto baretu genduzan gure barruak. Zerez argi dago, ezta! Gero kantatzera! Itsas ertzeko taberna baten hasi ginen Aberriaren mugen bila, Txuriko txakurtxo finaren laguntzaz. Handik hona, Lehiope taberna dotore eta...