Ai ze politte dan Lekeittio

ordorika20 1456152012603 Urdaibaikantagunea | 2008-10-28 21:18

Urdaibai eta Erandioko 33 kantazalek egin eben topo lehengo domekan Lekeittion; goiztiarrenak kotxez, guztiontzat jan eta edan kontuak prestatzeko Insunza txoko dotorean; besteak autobusez Arratzuko, Munittibarko eta gainetiko bihurgune guztiak jasanez.

  

Lekeittioko itsasoa be hasarre antzean aurkitu gendun. Baretuko al eben gure kantuek!

 Guk behintzat politto baretu genduzan gure barruak. Zerez argi dago, ezta!

Gero kantatzera! Itsas ertzeko taberna baten hasi ginen Aberriaren mugen bila, Txuriko txakurtxo finaren laguntzaz.

Handik hona, Lehiope taberna dotore eta jatorrera. Hemen gogotsu eta irripartsu ekin eutsan talde bikain honek. Ez da ba igerten!

Bi eta bi lau, bi Ajangiztar eta bi Erandiotar, nor baino nor gogotsuago. 

Entzuteaz konforme ez eta, Margari be han hasi zan kantari. Gainera Esterrek eta biek abesti polit bat eskeini euskuen. Hurrengora arte, Margari.

Hau Baserri etxean izan zan. Abots goxoak aurrean eta abots sendoak atzetik, guztiak armonian. Hau bai hau baserri giroa!

 

Erandioko Josuri esker jakin gendun kale honeri izena emoten deutson  Buenventura Zapirain nor dan. Eta bere EUSKAL HERRIA kanta ospetsua abestuz omendu gendun.

Iaz be esan gendun, baina antzokitxo honetan ze gustora kantatzen dan! Galarrena tabernak horretan badauka zertaz harro egon.

Bestela beittu beittu neskatil hauei, zelako sentimentuz ari diren! Entzule gaztetxoagoak be adi adi!

Eta gure sukaldariei buruz zer esan! Ez dago gehiago eskatzerik. Hori bai hori entsalada! Begiekin be jan egin leike.

Beste bi hauek esku artean darabilen lebatzak be ze itxura eta usain ederra daukan!

Eta itxura bakarrik ez! Hori jakiteko mahaikede hauei galdetzea baino ez egoan!

Ondo jan eta edan ondoren, eta kafetxoa eta gainetikoak hartuz mahai gaineko alaia eta atsegina izan gendun zazpirak arte.  

Eskerrak eta zorionak guzti hau posible egin zenduen, genduen danoi; eta eskerrak Lekeittio, hain eskuzabalik hartu gintuzulako!

JABIK ATARATAKO ARGAZKIAK

Jabi hemen da. Orduan besteren bat izan zen irudi larpurtzailea.

 

 

 

 


Utzi iruzkina: