Urdaibaikantagunea

Domeka honetan Urdaibai kantagunea Gernikatik ibili da Bordatxo taldearekin batera, kaleak eta kaletarrak kantuz eta musikaz alaitzen. Egia esan, eguraldiak askorik ez deutse lagundu, hasieran behintzat. Baina denbora aurrera joan ahala eta airea doinu goxoz bete ahala, zerua  ere  irribarretsu jarri da. Tabernak gauza askotarako balio dabe, eta aterkiak eskuan dituztela  umorez eta gogoz ekin deutse neskatillek; bueno, mutillek beste aldean dagoz. Nahiz-eta eguraldiak berean segidu, aterkien azpitik irripartsu jendea hurrengo aterpera arte. Arkupeak be ego...


Zapatu iluntzean Norte tabernan alkartu, eztarriak berotzeko tragotxoa hartu eta kantakantari hasi zen barriro be Urdaibai kantagunea. Norteko trena hasi da martxan. Berrogikotea Ajangizko txoko txukunean, patxadaz jarrita eta  kontukontari, afaltzeko prest. Benetan be afari ederra prestatu euskuen Ajangiztarrek eta zerbitu be kariñu osoz. Hau bai kantatzeko gogoa eta indarra, urdailak janez eta edanez ondo honituta. Erandioko errepresentazio bikainak ere ez zigun hutsik egin. Eta honeek zer egiten dabe buru belarri papel artean sartuta? Ez dirudi brometan dabiltzanik gero!


07-11-24 Jesusen tabernan izan dogu gaurko zita, 19:00etan; erlojuak aurreak hartu deuskuz, baina apurka apurka pilatu gara Urdaibai kanta taldea, eta izan dogu Erandioko ordezkaritza indartsua be. Eztarriak han berotu ondoren, Rugby tabernara.  Hasieran taberna aurrean komediatxo batzuk izan doguz, argia be ez dogu alde izan eta; baina barruan kantuan hasi garenean ha bai giroa, ingurukoak be animatu eta abotsak be ugaritu! Hurrengo ekitalditxoa San Juan Ibarra plazako tabernan. Handik, ipurzuloak itxita baina ahoak ondo zabalik eta kaleak alaituz Endikara eta Auzokoara. Azkenik...


07-10-21 Lekeittion izan dogu gaurko hitzordua Urdaibaiko Kanta Guneak. 12:00ak inguruan Albertoren txoko dotorean batu gara, eta han berotu doguz barruak koputxu bikainaz. Txoko ederra benetan, zabala eta itsasoari begira leiho guztiak. Eta han hasi dogu gure kanta jira be, ikurriña irripartsuaren aurrean hiru lau abesti kantatuz. Handik urtenda, kalez kale eta tabernaz taberna armonia ederrean, Josuren esanei adi eta Ane Mirenen trikitixa eta Fernandoren gitarraren erritmora.   Taberna aurreetan hainbat jende izan dogu begira eta entzuten, batzuk kantatzen be bai, eta Jo...