Lainoen azpitik eta uraren gainetik
Domeka honetan Urdaibai kantagunea Gernikatik ibili da Bordatxo taldearekin batera, kaleak eta kaletarrak kantuz eta musikaz alaitzen. Egia esan, eguraldiak askorik ez deutse lagundu, hasieran behintzat. Baina denbora aurrera joan ahala eta airea doinu goxoz bete ahala, zerua ere irribarretsu jarri da.
Tabernak gauza askotarako balio dabe, eta aterkiak eskuan dituztela umorez eta gogoz ekin deutse neskatillek; bueno, mutillek beste aldean dagoz.
Nahiz-eta eguraldiak berean segidu, aterkien azpitik irripartsu jendea hurrengo aterpera arte.
Arkupeak be egokiak dira... eta gainera zelako martxa!
Hurrengo tabernan be seriotasunez eta kozentrazio osoz Iparraldetik ekarritako kantuak mamurtzen liburuak eskuan eta betaurrekoak saltoka aurpegian.
Ikesi, ikesi, nori irakatsi izango dozue-eta. Iparraldetik ekarri deuskuezan kilometroko abestiak ikastea ez da erreza izango, ez!.
Ez pentsa, ez da izan erreza gure ipar-nafarrok ( Joxe Angel, Kristian, Sebastian, Mintxo eta Paskal ) batera harrapatzea; azkenean Arranon eta ikurrinaren babesean hor dituzue. Benetan boskote ederra, soinulari trebez osatua!
Eta orain bazkaltzera! Ez da igertzen, ala?
Bazkaldu eta gero argazkitxoa, postrea eta kafea dastatuz batera. Ajangizko herritik...
Bazkal ostean barriro be kantuan. Hori bai zaletasuna! Telebistatik Atletiken partidua botatzen eta inork kasurik bez!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: