Arteaga kantuz
Hori agertzen zan Jai programan, eta holan ibili zan kantari kalez kale eta tabernaz taberna Arteaga herri txiki polita, abustuaren 1eko iluntzean. Antoliñape kultur taldeak antolatutako kanta jira benetan be ederra eta hunkigarria izan zan.
Plazan
Hasierako ekitalditxoa hemen egin gendun udaletxeko ikurrinaren begiradapean. Jende mordoxka batu zan bertan, eta arduradun batek banatutako liburutxoak eskuan, zoli-zoli eta gogotsu hasi ginen kantuan, Josuren esanetara eta soinu joleen erritmora.
Aberriaren mugak euskararenak abestuz hasi ginen, Xalbador, Urepeleko artzaina be lagun gendula. Gero beste abesti batzuk aireratu ondoren beste leku batera.
Egala taberna
Eskilarak gora, saltoka ta brinkoka kantatuz, iritsi ginen taberna honetara.
Ordurako animoak eta jai giroa berotuz joiazan, eta taberna gainezka zegoen. Horrela hasi zan hango kantaldia: Bermeoko potuan, isil isilik…
Gero erromantikoagoak: Baratze bat, Habanera… Eta baita Greziako itsasontzi melodikoa eta gozoa be.
Infernuko auspoa be ederto astintzen eben Anek eta Ikerrek.
Baina han goian zer ikusten ete eben? Agian inspirazinori tiraka ebizen.
Artea herriko taberna
Bueltan barriro plazara. Han txokolate epel-epelaz eta gozo-gozoaz gure barruak poztu genduzan. Gero Topa dagigun eta beste hiru lau kantu bota ondoren, aurrera.
Herriko tabernan ezin izan ziren sartu danak, baina hareek be kanpoaldetik gogotsu jarraitzen eben kantari eta entzule.
- Hori de hori izerdidxe gusture botatie!
Dagoeneko giroa bero-bero egoan, bero kanpotik eta irakiten barrutik, eztarriak sendo eta bihotzak sutan bizturik. Han ziren txori kantaria eta Txuriko ehiztaria be. Han kantatu genduzan Tiriki-tauki, Mors pour la patrie… eta azkenik Euskal Herriko, hango kantu egarria asetu ezinik.
Antoliñape
Azkenik ate gainetik ikurriña irripartsuak agurtzen ginduzala, txoko dotore honetara iritsi ginen. Hemen abestiak ez ezik dantzak be bere tokia izan eben, taldean dantzari abilak be baziren-eta.
Baina hor ez zan amaitu dana, txoko honetako esku prestuek afari ederra be prestatu euskuen eta.
Horren aurrean soinulariek be gogotsu jo ebezan azken soinuak.
Eta gure sabelak ondo hornitu eta poztu genduzan, kontu kontari eta umore onean hango platerkadakak eta botilak hustuz.
Kantari saiatu honeen atzekaldean ikusten dira gure urdailak ederto baten poztu dabezan sukaldari finak be. Eskerrik asko!
Batean zutunik, bestean jesarrita, baina zertan genbiltzan beti ezagun.
Jose Luis maisua be pozik eta zoriontsu ikusi gendun, baita gure Iñakiren ama be.
Eta hurrengoa noiz? Josuk emon euskun horren barri pozgarria: Donostian, estropada egunean.
Iruzkinak
Artiar bat 2008-09-23 08:33 #1
Eskerrik asko zueri!!!!<br>
marije 2008-09-23 19:13 #2
<P>Esan didatenez, oso ekitaldi polita egin zenuten nire herrian.</P>
<P>Jarraitu horrela.</P>
<P>Besarkada bat.</P>
Utzi iruzkina: