Kategoria: girobikaina
Hori agertzen zan Jai programan, eta holan ibili zan kantari kalez kale eta tabernaz taberna Arteaga herri txiki polita, abustuaren 1eko iluntzean. AntoliƱape kultur taldeak antolatutako kanta jira benetan be ederra eta hunkigarria izan zan. Plazan Hasierako ekitalditxoa hemen egin gendun udaletxeko ikurrinaren begiradapean. Jende mordoxka batu zan bertan, eta arduradun batek banatutako liburutxoak eskuan, zoli-zoli eta gogotsu hasi ginen kantuan, Josuren esanetara eta soinu joleen erritmora. Aberriaren mugak euskararenak abestuz hasi ginen, Xalbador, Urepeleko artzaina b...