Gernikako jira
07-11-24
Jesusen tabernan izan dogu gaurko zita, 19:00etan; erlojuak aurreak hartu deuskuz, baina apurka apurka pilatu gara Urdaibai kanta taldea, eta izan dogu Erandioko ordezkaritza indartsua be. Eztarriak han berotu ondoren, Rugby tabernara.
Hasieran taberna aurrean komediatxo batzuk izan doguz, argia be ez dogu alde izan eta; baina barruan kantuan hasi garenean ha bai giroa, ingurukoak be animatu eta abotsak be ugaritu! Hurrengo ekitalditxoa San Juan Ibarra plazako tabernan.
Handik, ipurzuloak itxita baina ahoak ondo zabalik eta kaleak alaituz Endikara eta Auzokoara.
Azkenik Betikoak txoko ederrean afari bikaina: osagai ugariz hornitutako entsalada, Txurikok harrapatutako makoilo txuri-gorri eta gozatsu-gozatsua, miloja tarta gozo-gozoak eta kafea; bide batez soinujole Ane nekaezinari zorionak kantatuz. Eta gero gerokoak: kantuak bat amaitu orduko beste bat, salto eta dantza, txanpana, kopak, egunean berrogi zagar eta gainetikoak jaten dituen gizonaren kontuak....
Eta geroago geroagokoak, baina ni erretiratu egin nintzen eta ez dakit gehiagorik. Behar bada besteren batek konteu leike zeozer gehiago, Txikitok edo ….
Iruzkinak
Utzi iruzkina: