Kategoria: endika
07-11-24 Jesusen tabernan izan dogu gaurko zita, 19:00etan; erlojuak aurreak hartu deuskuz, baina apurka apurka pilatu gara Urdaibai kanta taldea, eta izan dogu Erandioko ordezkaritza indartsua be. Eztarriak han berotu ondoren, Rugby tabernara. Hasieran taberna aurrean komediatxo batzuk izan doguz, argia be ez dogu alde izan eta; baina barruan kantuan hasi garenean ha bai giroa, ingurukoak be animatu eta abotsak be ugaritu! Hurrengo ekitalditxoa San Juan Ibarra plazako tabernan. Handik, ipurzuloak itxita baina ahoak ondo zabalik eta kaleak alaituz Endikara eta Auzokoara. Azkenik...