Zapatu iluntzean Norte tabernan alkartu, eztarriak berotzeko tragotxoa hartu eta kantakantari hasi zen barriro be Urdaibai kantagunea. Norteko trena hasi da martxan. Berrogikotea Ajangizko txoko txukunean, patxadaz jarrita eta  kontukontari, afaltzeko prest. Benetan be afari ederra prestatu euskuen Ajangiztarrek eta zerbitu be kariƱu osoz. Hau bai kantatzeko gogoa eta indarra, urdailak janez eta edanez ondo honituta. Erandioko errepresentazio bikainak ere ez zigun hutsik egin. Eta honeek zer egiten dabe buru belarri papel artean sartuta? Ez dirudi brometan dabiltzanik gero!


07-11-24 Jesusen tabernan izan dogu gaurko zita, 19:00etan; erlojuak aurreak hartu deuskuz, baina apurka apurka pilatu gara Urdaibai kanta taldea, eta izan dogu Erandioko ordezkaritza indartsua be. Eztarriak han berotu ondoren, Rugby tabernara.  Hasieran taberna aurrean komediatxo batzuk izan doguz, argia be ez dogu alde izan eta; baina barruan kantuan hasi garenean ha bai giroa, ingurukoak be animatu eta abotsak be ugaritu! Hurrengo ekitalditxoa San Juan Ibarra plazako tabernan. Handik, ipurzuloak itxita baina ahoak ondo zabalik eta kaleak alaituz Endikara eta Auzokoara. Azkenik...


Azken iruzkinak