Kategoria: azpeitikotabernetanetaelizan
Martxoaren 15a, egun seinalatua Urdaibai Kantagunearentzat. Azpeitira autobusez iritsi ginen, eta pintxoen zaporea eta kafearen berotasuna urdaileratu eta gero, kantuari ekin geuntsan, tabernaz taberna, eta baita elizan be. Holantxe, formal-formal kanteu gendun Habanera. Abadeak ez zeuen entzun edo gustatu egin jakon. Aingeruak be seguru pozez gainezka egozala entzuten. Gero sagardotegian ederto jan eta edan gendun: tortilla, makailoa, txuleta, gazta eta intxaurrak ardoz eta sagoardoz ondo bustita. Tarteka ez zan falta lagun arteko berbaroa eta txantxetarako gogo...