Añotako sagardotegiko txangoa
Martxoaren 15a, egun seinalatua Urdaibai Kantagunearentzat. Azpeitira autobusez iritsi ginen, eta pintxoen zaporea eta kafearen berotasuna urdaileratu eta gero, kantuari ekin geuntsan, tabernaz taberna, eta baita elizan be.
Holantxe, formal-formal kanteu gendun Habanera. Abadeak ez zeuen entzun edo gustatu egin jakon. Aingeruak be seguru pozez gainezka egozala entzuten.
Gero sagardotegian ederto jan eta edan gendun: tortilla, makailoa, txuleta, gazta eta intxaurrak ardoz eta sagoardoz ondo bustita.
Tarteka ez zan falta lagun arteko berbaroa eta txantxetarako gogoa; eta ondoren zelan ez ba, kantu ugari eta era guztietakoak. Ingurukoak be ederto gozeu eben gugaz batera.
Sagardotegitik irtetzeko sasoia be heldu jakun, baina ez oraindik juergarako gogoa. Bestela ez dago hauen aurpegietara begiratzea baino.
Eta barriro autobusean sartu aurretik, taldeko argazkia. Baina hemen amaitu behar dogu? Hain arin? Bueno, Zarautzera be joan gintezkeen, baina gaurkoagaitik Juantxunean trago bana hartu eta hurrengora arte.
Guzti hau Alberto Aboitizen begi zorrotzei esker jakin dogu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: