Euskal Herriaren Bihotzean
San Fermin jaien aitzakian egun zoragarria pasatu dogu Iruñan. Orreaga taldearen eskutik 400 pertsonak dantzan jarri ditugu hango kaleak eta kaletarrak.
Hau izan da gure abenturaren hasiera: autobusetik jeitsi, komunak bisitatu, zapi gorriak txukun jarri eta...
Txorimaloaren atzetik arin, prisaz, Josu eta Abel gidari. Nora?
Talde nagusira. Han bai, lehenengo abestiak... Erandioko trenean Iruinara iritsi den Lau Haizetara, Bagare....
Gero Barcina anderearen etxe aurretik pasatu gara. Hori bai etxe ederra! Pena bandera gorri-horiaren menpe egotea!
Aurrerago Zapateria kalea. Sasoi baten zapatak izatea lujoa ei zen. Hemen abesti gehiago: Baratze eder bat ( Iruñako kaleak baratze gozo bihurtuta ), Alferraren astea ( baina urtean behin bakarrik )....
Ibanek bikain bete du animatzaile lana, asmatu dozue antolatzaileok!
Comedias kalean ere izan dira komediak: Txoriak txori, Guk euskaraz.... Festa debalde komediante moduan, tragotxo bakar baten truke; eta hori Albertori esker, bestela hori be ez.
Begitu, begitu hiru hauei, hauek badarabilte zeozer. Bueno, honelako ekitaldiak prestatzen badabiltza jarraitu dagiela.
Pablo Sarasate pasealekuko monumentu honen aurrean ere ekitaldi polita izan dogu: Nafarroa zazpietan lehena, Xalbadorren heriotzean ( lotura guztietatik aske sentitu nahirik )...
Monumentu horretan gazteleraz idatzirik zera irakur daiteke, Nafarroa naturaltasun osoz lotu zitzaiola Espainiako Erresumari. Hori horrela al da, Orreagatarrok?
Gure taldea handia zen, baina jende gehiago ere agertu da aurreko kaletik. Hauek beste kolore batekoak direla dirudi. Orreagan izandakoak?
Ondoren arkupe honetan izan gara. Hemen bizkaitarron abestiak be kantetako aukera izan dogu: Boga boga, Egia da.....
Neska dotore honeek adoretsu ageri dira, gero! Ez dira ba bizkaitarrak izango?
Leku hau topetie kosta jaku, baina askie prest egon da eta azkenien danok konforme.
Ze estanpa polita, ez? Ea non dagoen Urdaibaiko taldea. Badakizuela? Zelan ba?
Hara hemen danak batera! Baina oraindik ez dira iritsi zerbitzariak eta ogia be gozo. Halandabe Eduk astia hartzen dau ardaua zelakoa dan beittuteko eta komentatzeko.
Hemen erandiotarrak be! Hauek tenple hobean daudela esan daiteke. Ustu dituzte platerak, edan be bai zeozer, eta kantetako prest.
Bai, antzematen da, hirukote hau indartsu ageri da kanturako, eta dotore argazkirako.
"Taberna ibiltaria" talde jator hau be tartean izan dogu jaialdia animatzen eta alaitzen, musika tresnaz ondo hornituta eta abots ederren jabe. Gainera belaunaldi ezberdinez osatuta, geroa gogoan...
Baina neska nafar hauek ere zer esanik eta zer kantaturik badaukate, eta lotsak jarlekuan utzita, hor dira taulatu gainean, taldeari toke femeninoa emanez.
Jarlekuetan ere kanturako gogoa eta kemena ez da falta, eta musikarien esanetara hor ari dira kantuak aireratzen.
Orreaga taldeko batzuk dira hauek: antolaketa lanak txukun egin dituzte, eta kanturako gogoa eta indarra ere gainezka dauzkate.
Xabiertxo ere hor da. Abelek emon deutson txotxongiloa apurtu egin zaio, baina datorren urtean ere gure artean izango da, iaz izan zen bezala. Horretan ziur egon.
Aire, aire! Abestu bakarrik ez, ankak be bizkor daukiez batzuek!
Bi aurrera, orain eskumara, gero ezkerrera eta buelta..... Ahalegindu ezkero torpeenak be lortzen dau. Erandiokoak horretan be jakitun dira eta ez dago euren esanak jarraitu besterik.
Azken agurra ei da, hori dinoe antolatzaileek, eta musika bandak batu ditu bere tresnak.
Bai zera! Ondino gorputzak gehiago eskatzen dau, antza. Behintzak talde honek ez dauka alde egiteko asmorik, eta hor jarraitzen du jo eta su.
Baina azkenean joan egin behar, aurretiz ordua ipinita euki ezkero.
Autobusa hartu, "Taberna ibiltaria" Iruñara eroan eta Bizkairako bidean ipini gara. Oraingoan Barazarretik behera. Aurrekaldean batzuk lo eta beste batzuk kontu kontari. Baina atzekaldean " algarak entzuten ziren". Bai ba, Iñaki txisteak kontatzen. Zorrontzan Juantxu tabernan koputxua egin tragoaz lagunduta eta azken abestiak bota, oraingoan Pottoka, Aberriaren mugak eta abar. Azkenik agurrak eta batzuk Erandiorantza eta besteak Gernikarantza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: