Kontxatik Petritegira
KONTXATIK PETRITEGIRA
Domekan, irailaren 14an, Donostian izan ginen Erandio Altzaga eta Urdaibai kantaguneak. Hara 11:30ak inguruan iritsi ginen autobusez.
EstropadakLehenengo estropadak ikusi genduzen zuzenean edo pantaila erraldoietatit, Bermeoko Urdaibai be han zan eta. Han ari ziren lehenengo neskak, eta gero Kontxako ikurriñaren bila zihoazen zortzi txalupak, txanda bitan. Bermeotarrak ohorezko txandan, zelan ez ba!
Itsasoan urak handi dire murgildu nahi dutenentzat…
Antzerki hontan lau jokalari ta irabazle bakarra…
Oraingoan ez dau lortu Urdaibaik, baina datorren urtean egurre!
Bai, bai, bai, Urdaibai.
Bai, bai, bai, Urdaibai.
Bai, bai, bai, Urdaibai.
Bai Urdaibai, bai Urdaibai
denek zure bihotzean nahi.
Bai Urdaibai, bai Urdaibai
Zütaz gütützü egarri
Jai giroa ez zen falta Kostituzio plazan eta Danbolin taberna ondoan, Urdaibai zaleak be han ziren eta.
Egidxe da, egidxe da... Isil isilik...
Ez, ez dut nahi... Poliziak nonaitik..
Orain beste leku batera!
Kontuz, kontuz, mugimendu arraroak ikusten dira-ta: gazteak korrika, beltzak tiroka... Guk hantxe egon behar irtetzeko bildurrez, tiroak gogoan. Xiloka beltzian, handik elki nahian…
Topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko.
Gaztetxoago… Errespetoan… Zaharra ez da…
Topa dagigun eta, topa dagigun eta, topa dagigun eta bakean bizi gaitezen betiko, betiko, betiko.
Halako baten ingurua baretutxoago zegoela-ta irten gendun handik.
Petritegi
Danok alkartu, sartu autobusean, eta Petritegira bidean jarri ginen. Baina ze bide astuna, misteriotsua eta malkartsua!
Mendian gora haritza, ahuntzak haitzean dabiltza…
Eskerrak txoferrak hiru laguntzaile izan zituela, eta gainera Iñakik mobila be martxan.
Baina azkenean han dago! Hemen gara, Petri Goiko sagardotegian.
Makailo tortilla jan ondoren eta txuleta erdi janda sagardo kupelen artean kantari barriro.
Azken dantza hau maitia zurekin
Greziako itsasontzia
Eperrrak badituzü bere bi hegalak
Topa dagigun eta bakean...
Aberriaren mugak euskararenak...
Zazpiak oihal batetik
Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza...
Amaitzeko postre konpletoa jan gendun, eta gero Rakelek esandako bidetik Petri Bekora iritsi ginen, kale giro alaian. Hango plazatxoan dantzak be ez ziren falta. Geroago eguzkipe dotorean jesarrita kafea hartu patxada ederrean, eta abesti gehiago:
Guk euskaraz, zuk zergatik ez?
Oi ama Euskual Herri goxua...
Oi kanta berri...
Koblakari, koblakari...
Txakurraren partia
Itzulera
Bueltarako gure hegazkin partikularrean sartu ginen eta azafata bizardunak hegaldiaren zehetasunak emon ondoren, bazihoan txori saltaria Erandiorako bidean. Hegoak ebaki banizkio… Bestalde
Algarak entzuten ziren atzeko parte haretan,
Iñakik txiste atseginak kontatzen baitzitun bertan.
Iragarrita zegoen eskala eginez, hegazkina Zornotzan lurreratu zenean, erandiotarrak agurtu, eta azafatari eskerrak emon ondoren, han jeitsi ginen Gernikarantz joan behar genuenok. Besteak Erandio zityra.
Oharra: Argazki batzuk murriztuta, ebagita aurkitzen dira blogean. Osoan ikusteko Klikatu beheko helbidea; eta handitu gura den argazkia klikatu gainean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: