santamariaparrokia

Kurtso osoko katekesi jardunari amaiera polita emon geuntzan: Joseren istorio hunkigarria bideoz ikusi gendun eta gero kopautxo gozoa dastatu. Neska-mutil honeek Jesusi buruz eta Jainkoari buruz hainbat gauza ikasi eta hausnartu dabez eta Beraren lagunago egin dira aurten. Katekisten beharra garrantzitsua izan da ume hauek Jesus Jainkoarengana hurbiltzeko zereginean. Eskerrik asko! Zelako dedikazinoz umeei janaria eta edaria zerbitzen deutsen!  Umeak pozik eta katekistak be bai! Jesus be bai! Begitu hiru honeek ze pozik eta gustora dagozen! Eta amaitzeko eleiz...


Egun honetan  Gernikako Santa Maria parrokian ospakizun ederra izan gendun, gure bizitzetan Espiritu Santuak daukan indarra eta argia gogoratuz.


Erramu domeka   Bedeinkatua Jainkoaren izenean datorrena! Abadearen bedeinkapenak garbiturik eta prestaturik  gelditzen dira gure bihotzak. Jerusalengo jenteak egin eban antzera, lagundu deiogun geuk ere Jesusi; erramuak jasota, goratu daigun geure Salbatzailea.          


Pablo Daniel Sanaguano ekuadortar artistaren Erakusketa Ibiltaria izan dogu asteon Gernikako Santa Maria Parrokian. Solidaritza eta kristau ikutuz eta kutsuz beteriko lan eder horreek ikusteko eta hausnartzeko aukera ezinhobea izan dogu handik pasatu garen guztiok, tartean katekesiko umeak. Hauek euren ekarpentxoa be egin dabe irudiak eginez eta elizako zutabeetan jarriz. Parte bi dituen erakusketa honek lotura zuzena dauka gainera bizi dogun liturgi aroagaz eta datorrenagaz, Garizuma eta Pazko aldiaz: 1-Pertsonen bizitzak eta kulturak suntsitzen dituzten eguneroko "gurutze bideak" 2-Gurutz...


Gaur, 2008ko martxoaren 9an, hileroko Famili Meza izan dogu Gernikako Santa Marian. Guraso, ume, aitite-amama eta adin guztietako pertsonak alkarturik ospatu dogu Eukaristia. Neska-mutikoak adi-adi eta isil-isilik abadea noiz irtengo, ospakizunari hasiera emoteko. Jesusenganako iristeko oraindik ostopo asko dago gure bidean: gorrotoa, tristura, alkar ulertu-ezina....; baina garizuman gagozanez, bide hori leuntzeko aukera ederra daukagu. Horren adierazgarri neska-mutikoek lorak jarri dabez ostopo horreen gainean. Lazaroren heriotza be mingarria izan zan beretzat eta bere in...


Gaur arratzaldean izan dabe alkarte penitentzia katekesiko 3.mailako umeek. IƱaki abadeak eta Nieves laguntzaile finak ospakizun ederra antolatu dabe. Han izan dira ume honeen katekistak; baita Txabi gitarrista, San Frantziskoko frailea eta ume horreen gurasoak be, ospakizun horren lekuko eta partaide. Horren erakusgarri dira ondoko argazkiok. Umeek be badaukez euren pekatutxoak eta lainoekaz estali egiten dabe zeru garbi eguzkitsua; eta horrek alkarrengandik banatu egiten ditu. Baina Jainkoa errukitsua da eta pekatu horreek aitortu ondoren parkatu egiten deutsez abade...