Hala ere BIZITZA

gernikaeliza 1456133217984 santamariaparrokia | 2008-03-12 21:46

Pablo Daniel Sanaguano ekuadortar artistaren Erakusketa Ibiltaria izan dogu asteon Gernikako Santa Maria Parrokian. Solidaritza eta kristau ikutuz eta kutsuz beteriko lan eder horreek ikusteko eta hausnartzeko aukera ezinhobea izan dogu handik pasatu garen guztiok, tartean katekesiko umeak. Hauek euren ekarpentxoa be egin dabe irudiak eginez eta elizako zutabeetan jarriz.

Parte bi dituen erakusketa honek lotura zuzena dauka gainera bizi dogun liturgi aroagaz eta datorrenagaz, Garizuma eta Pazko aldiaz:

1-Pertsonen bizitzak eta kulturak suntsitzen dituzten eguneroko "gurutze bideak"

2-Gurutze bide horreen gainetik dagoen BIZITZAren itxaropena eta baikortasuna.

Ze errez botatzen jaken errua besteei norbere burua ezkutatuz.

 

Mundu honetako lurralde aberatsenek txotxongilo lez tratatzen dabez ( ditugu ) lurralde pobreenak. 

Baina munduan eta gure artean pertsona asko ari da lanean bardintasunaren eta justiziaren alde, danok alkartasunean bizi gaitezan. Gu horietakoak gara?

Bakoitzak daukagunetik ipini ezkero, danontzat dago zer jana eta bizitzeko behar doguna. Jesusen mahaian elkarbanatu egiten da dana.

Jesus hil egin eben, baina biztu egin zen eta horrela guri betiko bizitza ekarri deusku.

Lurralde pobreko artista horren irudiak ikusi ondoren katekesiko umeek be gogotsu ekin deutse euren lanari.

Katekisten zeregina be garrantzitsua da, umeok fedean eta solidaritzan hazten joan daitezan.

Azkenik Jesus Jainkoari mundu zuzenagoa eta hobeagoa egiteko laguntza eskatu eta eskerrak emon geuntsazan.


Utzi iruzkina: