Pablo Daniel Sanaguano ekuadortar artistaren Erakusketa Ibiltaria izan dogu asteon Gernikako Santa Maria Parrokian. Solidaritza eta kristau ikutuz eta kutsuz beteriko lan eder horreek ikusteko eta hausnartzeko aukera ezinhobea izan dogu handik pasatu garen guztiok, tartean katekesiko umeak. Hauek euren ekarpentxoa be egin dabe irudiak eginez eta elizako zutabeetan jarriz. Parte bi dituen erakusketa honek lotura zuzena dauka gainera bizi dogun liturgi aroagaz eta datorrenagaz, Garizuma eta Pazko aldiaz: 1-Pertsonen bizitzak eta kulturak suntsitzen dituzten eguneroko "gurutze bideak" 2-Gurutz...