Famili Meza-2008, martxoa

gernikaeliza 1456133217984 santamariaparrokia | 2008-03-09 17:25

Gaur, 2008ko martxoaren 9an, hileroko Famili Meza izan dogu Gernikako Santa Marian. Guraso, ume, aitite-amama eta adin guztietako pertsonak alkarturik ospatu dogu Eukaristia.

Neska-mutikoak adi-adi eta isil-isilik abadea noiz irtengo, ospakizunari hasiera emoteko.

Jesusenganako iristeko oraindik ostopo asko dago gure bidean: gorrotoa, tristura, alkar ulertu-ezina....; baina garizuman gagozanez, bide hori leuntzeko aukera ederra daukagu. Horren adierazgarri neska-mutikoek lorak jarri dabez ostopo horreen gainean.

Lazaroren heriotza be mingarria izan zan beretzat eta bere ingurukoentzat, baina Jesusek biztu egin eban, Ebanjeliok dinoskun lez; holan Bera heriotzaren gainetik dagoela erakutsiz, Pazko egunean argi agertuko deuskun lez.

Baina Jainkoaren Beraren laguntzarik barik gauza gitxi egin geinke; hori adierazten deusku abadeak, eta beragaz batera otoitz egiten deutsagu Aita-Ama Jainkoari, bere Seme Jesusen Berbizkuderako ondo prestatzen lagundu deiskun.

Meza amaituta be Jesusenganako bidea prestatzen jarraitu behar dogu, ostopo guztien gainetik Bera dalako gure Argia eta Bizia.

 

 


Utzi iruzkina: