Gaur, 2008ko martxoaren 9an, hileroko Famili Meza izan dogu Gernikako Santa Marian. Guraso, ume, aitite-amama eta adin guztietako pertsonak alkarturik ospatu dogu Eukaristia. Neska-mutikoak adi-adi eta isil-isilik abadea noiz irtengo, ospakizunari hasiera emoteko. Jesusenganako iristeko oraindik ostopo asko dago gure bidean: gorrotoa, tristura, alkar ulertu-ezina....; baina garizuman gagozanez, bide hori leuntzeko aukera ederra daukagu. Horren adierazgarri neska-mutikoek lorak jarri dabez ostopo horreen gainean. Lazaroren heriotza be mingarria izan zan beretzat eta bere in...


Azken iruzkinak