Kurtso osoko katekesi jardunari amaiera polita emon geuntzan: Joseren istorio hunkigarria bideoz ikusi gendun eta gero kopautxo gozoa dastatu. Neska-mutil honeek Jesusi buruz eta Jainkoari buruz hainbat gauza ikasi eta hausnartu dabez eta Beraren lagunago egin dira aurten. Katekisten beharra garrantzitsua izan da ume hauek Jesus Jainkoarengana hurbiltzeko zereginean. Eskerrik asko! Zelako dedikazinoz umeei janaria eta edaria zerbitzen deutsen!  Umeak pozik eta katekistak be bai! Jesus be bai! Begitu hiru honeek ze pozik eta gustora dagozen! Eta amaitzeko eleiz...