Aulestitik kaliforniara

kaliforniareuskaldunak 1456150182599 Kaliforniako euskaldunak | 2009-05-04 10:42

AULESTITIK KALIFORNIARA

Jesus Onaindia Aulestiarrak 20 urte zituela ,1967an  bere herria utzi eta Ipar Amerikara abiatu zen aukera berri baten bila.
Jesus, hamasei urterekin basogintzan hasi zen lanean Aulestin. Bere osaba Juan Etxabek  Ipar Amerikan irabazten zuen diru pila ikusita, Aulesti herria utzi eta Ipar Amerikara joatea erabaki zuen 20 urterekin. Horrela kontatzen du Marilou Onaindia bere emazteak idatziriko Jesus Onaindiaren biografian.

Jesus 1967an egindako argazkian


Bere osaba Juanek  Laramie (Wyoming)en artzain  bezala lan egiteko  kontratua lortu zion Jesusi eta honek pentsatu gabe onartu egin zuen. Lehenengo urteak gogorrak egin zitzaizkion Jesusi Laramieko mendietan bakardadea , hizkuntza eta  lurraldeko klima hotza zelako. Irratia izan zen bere lagunik onena, honek eskaintzen baitzizkion maite zuen Athletic- en partiduak eta ingeleseko ikastaroak.  


“Ford Galaxy” bat Aulestin
24 urte zituela,aurreztutako diruarekin bere lehenengo autoa erosi zuen. 1966ko Ford Galaxy bat. Kontratua amaitu zuela ikusita, kotxea hartu eta Aulestiko familia eta lagunei  bisita bat egiteko ordua zela pentsatu zuen. Beraz, Wyomingetik New Yorkera hiru eguneko bidaia egin zuen bere Ford arekin. Ondoren, New York - Paris ferrya hartu (5 egun) eta 1971ko ekainean  Aulestin agertu zen, Lekeition bere amarentzako Izozkailua eta telebista bat erosi eta gero. Aulestiarrak txunditurik gelditu ziren Ford erraldoi zuri hura ikustean, nork pentsatuko zuen 20 urterekin Amerikara joan zen ume moko bat lau urte geroago Ford Galaxy batekin agertuko zela Aulestin?


Kalifornian etxean bezala
Papeleo guztia berritu eta gero, Aulestiarrak agurtu eta 1971ko urrian Kaliforniara abiatu zen. Kalifornian beste euskaldun lagun batek, lan berri bat topatzen lagundu zion Jesusi. Bakersfield (Kalifornian) aritu zen oraingoan esnetegi batean. Bakersfielden  beste euskaldunekin egoteko aukera zuen eta etxean bezala sentitzen zen. Euskaldunen arteko afari batean zegoelarik ezagutu  zuen  aurrerantzean bere emaztea izango zen Marilou Ansolabehere. Beraiek diotenez, bihotz- zaztada bat izan zen.

Marilou eta Jesus 2008an egindako argazki batean

1974an ezkondu ziren eta hurrengo bost urtetan hiru seme alaba izan zituzten. Kristie, Dominique eta Nick Onaindia. Garai horretan lorezaintza   enpresa bat sortu zuen Onaindiak gaur ere martxan dagoena. Bere etengabeko lana zela eta, 2001ean Kern County-ko Euskal Etxeko zuzendari izendatu zuten. Bere ingurukoek diotenez, langile fina da oso eta bere aisialdi momentuetan lagunak eta familia ditu gustoko.
Ameriketara heldu zenean, Onaindia bakarra zen abizenez. Gaur egun iloba eta guzti 14 Onaindiatar daude Bakersfield-en.


Utzi iruzkina: