Marilou Onaindiak, Kern County Basque Club-eko Euskal Etxean egiten du lan idazkari bezala. Marilou, Euskal Etxea. Zer da? Gure Euskal Etxea, 1944ean sortu zen bost gizonen eskutik: John Ansolabehere, Frank Maitia, Sr., Felix Etxeberri, Raymond Kastantxoa eta Inocencio Jaurena. Ikusten den bezala, Euskal Etxe guztiak euskaldunen bitartez sortutako erakundeak dira eta bertan, euskal nortasuna eta kultura bultzatzeko helburuarekin egiten da lan. Horretarako, ospakizunak antolatzen dira urtero.   Nolakoa da zuen Euskal Etxea? Edonor izan al daiteke bertako kide? Kern County Basque Club...


AULESTITIK KALIFORNIARA Jesus Onaindia Aulestiarrak 20 urte zituela ,1967an  bere herria utzi eta Ipar Amerikara abiatu zen aukera berri baten bila.Jesus, hamasei urterekin basogintzan hasi zen lanean Aulestin. Bere osaba Juan Etxabek  Ipar Amerikan irabazten zuen diru pila ikusita, Aulesti herria utzi eta Ipar Amerikara joatea erabaki zuen 20 urterekin. Horrela kontatzen du Marilou Onaindia bere emazteak idatziriko Jesus Onaindiaren biografian. Jesus 1967an egindako argazkian Bere osaba Juanek  Laramie (Wyoming)en artzain  bezala lan egiteko  kontratua lortu zion ...