ETAk zauritutako beste guardia zibila hil da
Pasadan astean ETAk bi guardia zibil tirokatu zituen, bat momentuan hil zelarik eta bestea ospitalean era oso larrian zegoelarik.
Oso larri zegoen guardia zibila larunbatean14:00ak aldera hil egin zen, Baionako Cote Basque erietxean koman zegoela, ustez bi etakidek tiroka zauritu zuten guardia zibila. Fernando Trapero 23 urteko madrildarra, Capbretongo (Landak, Frantzia) aparkaleku batean tirokatu zutenetik. Buruan tiro bat zeukan.
Gorpua atzo arratsaldean eraman zuten Madrilera. Trapero guardia zibilaren erailketa gaitzesteko, Eusko Jaurlaritzak euskal gizartea deitu zuen igandean, 12:00etan, udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egin zituzten.
Bestalde, larunbatean 12:20an, Frantziako Poliziak ustezko bi etakide atzeman zituela ere zabaldu zuten agentziek. Lozere departamenduko herri batean atxilotu zituzten biak, Chateneauf de Randonen hain zuzen. Tolosatik gertu dago herri hori, herrialdearen hego-mendebaldean. Polizia iturriek diote haietako bat Asier Bengoa Lopez de Armentia dela eta bestea Amaia Alonso.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: