Herri bat Selekzio bat!
Gaur arratsaldean Donostian 80 bat kirolarik agerraldia
egin dute Euskal Herria nazioa dela, eta kirol txapelketa ofizialetan Euskal
Herria ordezkatuz parte hartu nahi dutela aldarrikatzeko. Mikel Aranburu
Realdeko futbol jokalariak, Angela Vilariño auto gidariak eta Ellande
Alfaro pilotariak egin dituzte bozeramaile lanak.
Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute, eta, ondorioz, nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzeko
eskubidea duela. "Euskal kirolariok naizoarten era ofizialean Euskal
Herria ordezkatzeko aukera aldarrikatzen dugu", irakurri du euskaraz
Aranburuk.
Euskal Herriko eraigle politiko eta kirol federazioei, Frantzia eta
Espainiakoei eta gizarteari eskaera bana egin diete, baita Euskal Herriko kirolari guztiak batuko dituzten federazioak
behar dituztela adierazi.
Azkenik, abenduaren 29an Bilbon Euskal Herria: Nazio bat, selekzio bat
lelopean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Euskal
Herria-Katalunia futbol partida jokatuko dela-eta, ESAITek antolatu du
manifestazio hori.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: