Clemente Serbiako selekzionatzaile izateari utzi dio
Athletikeko entrenatzaile
aizan zena, Clemente aste honetan kendu dute Serbiako hautatzaile postutik.
Clementek esan duenez Serbian jarraitun ahi zuen lanean baina ez diote utzi.
Dagoeneko ez da Serbiako hautatzailea, eta pena duela adierazi du. "Izan
ere, nik hemen segitu nahi nuen lanean", esan du. "Ez nuen uste,
gainera, modu honetara bidaliko nindutenik. Zvezdan Terzic (Serbiako Futbol
Federazioaren presidentea) eta biok asteazkenean elkartu ginen, eta ez zidan
hartu duten erabakiaz ezer aurreratu. Nik hemen jarraitzearen alde zegoela
zioen Terzicek".
Urte bukaera arteko kontratua zeukan Clementek Serbiako selekzioarekin. Ez du
lortu taldea 2008ko Europako Txapelketara sailkatzerik -Polonia eta Portugal
geratu dira A Multzoko lehen bi postuetan-, eta federazioak presio handia izan
du hura postutik kentzeko. "Triste noa, taldean oso giro ona
zegoelako".
Pena bat da entrenatzaile bizkaitarrarentzako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: