Santo Tomas eguna
Urte guztietan bezala pasan 21ean ostirala ospatu zen Donostian batez ere, eta Bilbon Santo Tomas deunaren eguna.
Batzuk baserritarrez jantzita, besteak beti bezala, baina giro ona izan zen nagusi Herriko hainbat toki askotan. Besteak beste, Arrasaten, Azpeitian, eta Errenterian ospatzen da San Tomas eguna, baina Donostia eta Bilbokoak dira ezagunenak. San Tomas eguna ostirala izan zenez, jende ugari hurbildu egin zen bi hiriburuetara.
10:00etan: Irekiera. Produktuak erosi eta dastatzeko aukera izango
da 20:00ak bitartean.
Zer Dama txerriaren erakusketa eta Jose Salaberriaren oroimenezko barazki eta fruitu lehiaketa Konstituzio plazan.
Abere erakusketa, Donostiako ezti lehiaketa eta Txorimalo lehiaketa Ugartemendi
plazan, San Joan kalean eta Sarriegi plazan.
12:30ean: Barazki eta fruituen postu dotoreena eta txorimaloen
lehiaketaren irabazlea sarituko dituzte Konstituzio plazan.
13:30a arte: XII. Euskal Herriko Txistor Lehiaketa izango da
Gipuzkoa plazan.
17:00etan: Haur-festa izango da Alderdi Ederren.
20:00etan: Estanga anai-arreben erromeriarekin amaituko da
festa.
BILBO
09:00etan: Azoka ireki dute, eta 20:00ak bitartean izango da
zabalik.
13:00etan: Nekazaritza azokako sari banaketa egingo dute Plaza
Barrian.
19.00etan: Oskorri&the pub ibiltariaren kontzertuaz
gozatzeko aukera izango da Pio Baroja plazan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: