Titin III irabazle

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-03 11:40



Titin III lau t'erdiko txapeldun berria da errioxarra, atzo Barriolari  22-15 irabaziz. Indartsu eta gogoe hasi zuen partida Titinek, eta Barriolak ezin izan zuen menderatu.

Augusto Ibañez Titin III.a da lau t'erdiko txapeldun berria. Gasteizko Ogeta frontoian jokatu zuen atzo arratsaldean lau t'erdiko finala, Abel Barriolaren aurka, eta 22-15 hartu zuen mendean.

Partida amaieran Titinek bere garaipena, besoak gorantz zituela bere aitari dedikatu zion orain hil berri dela. Beraz Titinentzako final paregabea izan zen, lau t'erdiko txapelduna izateaz aparte, bere aitari omenaldia eskaini ziolako.

Partiduaren datuak:

·Iraupena: 59 minutu
·Pelotakadak:
245
·
Sake tantuak: Titin, 3; Barriola, 2.
·Sake faltak: Titin, 0; Barriola, 1.
·Jokuko tantuak: Titin, 14, Barriola, 9
·Galdutato tantuak: Titin, 4; Barriola, 4

Zorionak Txapeldun!


Utzi iruzkina: