Kimi txapeldun!
Azkenean heldu da eguna. Milaka ikusle egun
honen zain zeuden, Formula 1eko azken lasterketa. 3 pertsonen eskuetan egon
zitekeen aurtengo titulua: Lewis Hamilton, Fernando Alonso eta Kimi Raikkonen.
Nahiz eta titulua Hamiltonek oso hurbiletik eduki duen, azkenean aukera gutxien
zituenak irabazi egin du, Raikkonen.
Mundial honetan eta urte osoan zehar
hasieratik, McLaren-Mercedes taldeak izan dituen istilu eta iskanbilak izan
dira nagusi. Azkenean zarata gutxien
sartu duena izan da titulua eraman duena.
Istiluak ez dira hona eta ibaia entzuten denean ura daramalako da. McLaren taldearen politika eta Ron Dennisen jarrera pilotuekiko azkenean beraien ondorioak izan ditu. Bi pilotuak 1º eta 2º izanda, azkenean 3º zen Kimi Raikkonen izan da garailea.
Beraz urte honetan, nahiz eta beti aurretik egon, McLaren-Mercedes taldeak ez du ezer irabazi, eta gainera ziurrenik bere piloturik hoberena, Alonso Renault taldera itzuliko da, pasadan 2 urteetan jaso zuen tratu ona ez du ahaztu.
Kimi irabazle, meritu guztiekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: