Aldaketa klimatikoa

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-10-15 16:06

Ospatu berri den Bakearen Nobel Saria, Al Gore Estatu Batuarrak jaso izan du Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldearekin batera. Bere inguruarekiko lana eta dedikazioagatik.

Nola da posible inguruari buruzko arazoak konpontzeko pertsona argienak Estatu Batuetan egotea, batez ere Estatu Batuak direlako ingurugiroa gehien kutsatzen dutenak. Ingurugiroaren arazoa gauza erreal eta frogatu bat da gaur egun, nahiz eta hasieran batean zurrumurru izan.

Gizakiok gara ingurugiroarenganako kalteen sortzaile, eta horregatik izan behar gara guk arazoaren konpontzaileak. Baina ezinezkoa da munduan gehien kutsatzen duen herrialdea ez badu ezer egiten. Kiotoko akordioa oso urrun dago arazoaren konponketaz, asteko Estatu Batuak ez daudelako akordioaren barruan, eta gainera kutsakorrak diren gasen emisioak gutxitzeko esfortzu handiagoak behar direlako.

Milaka hitzaldi egingo dira, milaka argazki eta milaka akordio baina ez ba da egiten proposamen serio eta finko bat, guztia propaganda hutsean geratuko da. Herrialde guztiak batu behar dira eta benetako plan bat egin.

Jakin dezazuen Al Gore Espainiara etorriko da hilabete honetan zenbait hitzaldi ematera, Andaluzian uste dut.


Utzi iruzkina: