Erregeak Ceutan
32 urte behar izan ditu Espainiako Erregeak Ceutara joateko. Espainiako Erregea bihurtu zenetik duela 32 urte, Juan Carlos ez da egon Ceutan.
Bidai hau zorion askorekin onartua izan da Ceutan, baina Marokoren ustetan bidai hau probokazio hutsa da eta oso era desatseginez onartu dute Espainiako Erregeen bisita. Horregatik Maroko eta Ceutaren arteko mugan mila marokoar inguru bildu dira Espainiako Erregearen kontra joateko eta batez ere bi herrialde Espainiarren subiranotasuna eskatzeko.
Objektiboki aztertu nahian, Erregeen bisita, ez du inor kaltetzen. Espainiako Erregeen ekintza bat da Ceutarekiko hainbat denboran zehar ahaztuta izateagatik. Beraz, hasiera batean hau ez litzateke molestagarria izan beharko inorentzako. Baina memoria estutuz, duela ez asko, Britainiarrak beraien Gibraltarrera etorri zirenean ere, Espainia mailan ezatsegintasun giroa ere egon zen.
Azkenean nahiz eta intentzio onak izan, leku ezberdinetatik begiratuta beti egongo dira ezberdintasunak eta batzuen ekintza onak desatsegintasuna emango diete beste batzuei. Horrela izan da eta horrela izango da, Gibraltarren berdin gertatu zen eta orain Ceutan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: