Bartzelonako metro erasoa
Bideoa ikusi ondoren ez dago hitzik esaterik. 21 urteko gazte bat 16 urteko neskatxa bati eraso egin zion Bartzelonako metroan duela aste bat. Gaztea, jotzeaz gain, biktima iraindu egin zuen eta oihu arrazistekin zirikatu zuen.
Epailea azkenean gaztea libre utzi du baina karguekin. Bartzelonako fiskaliak errekurritu egin du erabaki hau. Fiskalaren ustez ihes arriskua dago eta berrerortze arriskua ere.
Bitartean neska gizajoa bere etxean dago kalera irteteko beldurrarekin, hain txikia izanik, gizartearen egia gordina ezagutu behar izan du. Nork itzuliko dio neskari bere haurtzaroa berriz? Nola sendatu daitezke ariman sortutako zauriak?
Gaztea kaletik dabil, bere zigorra jaso gabe, gutxienez ezin da berriz neskatxarengana hurbildu, gutxienez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: