Arantzazu aldizkariaren berrikuntza

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2008-01-13 18:24

Arantzazu aldizkaria aro berria hazi du.

Frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen barruan hartu ditu. 1921ean sortu zuten aldizkaria.

Aro berria hasi du gaur Arantzazu aldizkariak, Arantzazuko (Oñaki, Gipuzkoa) frantziskotarrek argitaratzen zituzten beste bi argitalpen aldizkariaren barruan hartu baititu (SAP eta Misiones franciscanas), eta Donostian aurkeztu dute gaur, Kursaalen. Orain arteko irizipideei helduta, "arlo berrietara" ireki nahi du, eta "gazteak bildu".

1921ean sortu zuten Arantzazu. Nahiz eta garai berria hasi, gaur atera duten zenbakia ez da 1.a, baizik eta 888.a, segida eman diotelako. Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainari eman diote azala.

Hiru aldizkari haiek 26.000 aleko tirada zuten hilero. Arantzazu-k harpidetza kanpainari ekin dio (943 782542, www.arantzazu.org, aldizkaria@arantzazu.org). Aldizkaria hilabetekaria izango da eta, elkarrizketa nagusiaz gain, zortzi atal izango ditu (gogoeta, familia, Arantzazuko santutegia, eliza, Euskal Herria, mundua, natura, barrua). Iñaki Beristain da zuzendaria.


Utzi iruzkina: