Bi Donostiar hil dira eskiatzen

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2008-01-07 21:50

Bi donostiar eskiatzaile hil dira Espainian, elur-jausi baten ondorioz.

Espainiar bizilagun lagun bat ere zendu da ezbehar berean, Formigalen, gaur goizean. Gizonezkoak dira hirurak, 32 eta 37 urte artekoak. Pistetatik kanpo zeuden, Guardia Zibilak esan duenez.

Hiru eskiatzaile hil dira gaur goizean Formigalgo (Aragoi) eski estazioan, elur-jausi batek azpian harrapatuta eskiatzen ari zirenean, eta haietatik bi donostiarrak direla esan du Guardia Zibilak. Hirugarrena Zaragozako (Espainia) bizilaguna da. Gizonezkoak dira hirurak.

Donostiar haietako batek 36 urte zituen (Daniel O.E.), besteak -Gasteizen bizi zen- 37 (IƱigo Enrique Z.G.). Zaragozako lagunak 32 urte zeuzkan (Miguel Angel Rodriguez). Azken hori eski estazioko langilea zen.

Formigalgo eski gunearen elkarte kudeatzaile Aramon-ek telefono zenbaki bat jarri du, istripuari buruzko informazioa emateko: 976 229 132.




Utzi iruzkina: