Merkealdiak hasi dira gaur
Hasi da, gabon osteko gastuen ostean, gastu gehiago egiteko sorturiko asmakizuna, MERKEALDIAK.
EAE osoan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako dendetan
gaur abiatu da beherapen denboraldia. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta
Zuberoan etzi egingo dute.
Gaur hasi dira
merkealdiak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta bi hilabete
iraungo dute. Epe horretan, salgaiak ohikotan baino merkeago erosteko
aukera izango da. Kontsumitzaile elkarteek agertu dutenez, batez beste,
260 euro gastatuko dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek
merkealdietan, eta, batik bat, arropa eta zapatak erosiko dituzte. Dena
den, etxerako gauzak eta elektro tresnak merkealdietan gero eta gehiago
saltzen direla agertu dute.
Merkealdietan zuhur jokatzeko aholkatu diete elkarte horiek erosleei:
beti eskatzeko erosketa txartela, eta aurreko prezioa zein zen ondo
begiratzeko.
Zoriontasuna erosi daiteke, edo hori dirudi. Jendea txoratuta moduan, korriketan dendaz denda...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: