88,6 milioi euro utsi ditu loteriak

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-12-24 10:00

Bizkaia sarituena

Bilbotik gertu, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Galdakaon 18 milioi euro banatu zituen atzoko zozketak 76.623 zenbakiari eskerrak. Galdakaoko bigarren administrazioak saldu zituen denak, 900 hamarren guztira, eta hortik alboko herrietara hedatu ziren. Arduradunak jakinarazi zuenez, saritutako zenbakiaren lau serie itzuli egin zituen.

Donostiako Urbieta kaleko 17. saltokiak ere 12 milioi euro banatu zituen zenbaki beraren 600 hamarren salduta. 20.000 euro eskuratuko ditu erosle bakoitzak eta jabeak azaldu zuen ohiko bezeroen eta beste batzuen artean banatu zituztela. Arabako Errioxako Oion herrian 200.000 euro utzi zituen 76.623 zenbakiak. Luis Viana loteria saltokiaren arduradunak esan zuen saridunak bezero goiztiarrak zirela , udan saldu zituelako txartelak.

Bosgarren sariak ere 20.000 euro banatu zituen Bizkaian. 30.504 zenbakiak Bilbon, 5.919 zenbakiak Loiun eta Zornotzan, eta 11.654 zenbakiak Barakaldon. 106.125 milioi euro jokatu zituzten bizkaitarrek eta 40 miloi jaso zituzten atzo.


Utzi iruzkina: