Kategoria: loteria
Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena. New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean. Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?MUSIKA Abestia: "Bright Sunny South" (tradizionala). Artista: Alison Krauss + Union Statio...
Lehena izan nahi nuen......izan ere, Gabonetako lehen loteria txartela eskaini didate gaur... WTF!?
Urteroko kontuak. Abenduak 22an, Santotomas eguneko erresakarekin, loteria nazionalaren zozketa. Urtero esperantza berberak. Ea aurtengoak tokatzen zaidan... Baina urtero emaitza berbera... 0€ Baina ez du axolarik, osasuna dugu. Zozketaren egunaren jarraipena horrelakoa izaten da, denok dugu ikaragarrizko osasuna. Agian izango dugu bihotzekoa edo ... baina abenduaren 23 ez!!! Osasuntsua zara!!! Beraz, jarraitu dezagun horrela. Gora osasuna!! Niri ez zait suertatu saria, baina osasuna dut!!
Bizkaia sarituenaBilbotik gertu, Arrigorriagan, Etxebarrin eta Galdakaon 18 milioi euro banatu zituen atzoko zozketak 76.623 zenbakiari eskerrak. Galdakaoko bigarren administrazioak saldu zituen denak, 900 hamarren guztira, eta hortik alboko herrietara hedatu ziren. Arduradunak jakinarazi zuenez, saritutako zenbakiaren lau serie itzuli egin zituen. Donostiako Urbieta kaleko 17. saltokiak ere 12 milioi euro banatu zituen zenbaki beraren 600 hamarren salduta. 20.000 euro eskuratuko ditu erosle bakoitzak eta jabeak azaldu zuen ohiko bezeroen eta beste batzuen artean banatu zituztela. Arabako E...