LOTERIA, Shirley Jackson

xalp 1456153742814 Xerezaderen Artxiboa | 2012-04-29 23:10
4

Gaur Xerezadek "Loteria" ipuina entzutera gonbidatzen zaitu, Shirley Jackson idazle estatubatuarraren piezarik ezagunena. New Yorker aldizkarian argitaratu zuen 1948an, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen irakurleen artean.

Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten ipuina. Zergatik ote baina? Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak  --ume zein heldu-- harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako... Ba al da gauza inozenteagorik?

MUSIKA

Abestia: "Bright Sunny South" (tradizionala).

Artista: Alison Krauss + Union Station.

Albuma: New Favorite.

ENTZUTEKO edo JAISTEKO, sakatu HEMEN (ezkerreko botoiaz zuzenean entzuteko, eta eskumako botoiaz, berriz, jaisteko).

Luistxo

Luistxo 2012-05-14 09:31 #1

Xerezade laztana,

Tarteka Darwish bat edo besteren pasarteekin apaindura orientalistak hartzen dituzun arren, zurea beste gauza bat da: gotiko amerikarra. Eta hemen beste pieza gaizto eta 'gore' bat ildo horretan. Poe-renak ere entzunak ditut, eta Flannery O'Connorrena, eta orain hau...

Eskatzen hasita, beste baterako, zer moduz Lovecraft? Cthulhu ahoskatzen ikasi dezagun, akaso.

Xerezade

Xerezade 2012-05-14 09:52 #2

Luistxo bihotzekoa:

Ez dut uste gotikoa naizenik. Hau da, maite dut asko fantasia, baina ez dut uste iluna ilunagatik edo gorea goreagatik maite dudanik. Errepasoa egin orain arteko atal guztiei, ea zenbat ipuin gotiko aurkitzen dituzun denera. Ez dut uste herenera ere heltzen direnik. Banaiz, ordea, metafora onen ehiztaria. Metaforak linternak bezalakoak dira: lagundu egiten digute une jakin batzuk argiago ikusten, beraz, ikasten. Eta badira zenbait ipuin gotiko oso-oso onak iruditzen zaizkidanak, metafora bikainak direlako. Loteria, adibidez. Hor daukazu gizateriaren barbariearen metafora bat. Hala ere, uste dut Jackson optimistegia dela (edo agian kontrakoa, pesimistegia) ipuin honetan. Barbarie hori loteria total bezala planteatzen du, eta horretan kutsu  "demokratikoa" ematen dio: edonori tokatu ahal zaio sakrifizio biktima izatea taldearen odol egarria asetzeko; nik uste dut, baina, mundu honetan normalean  loteria antolatzaileek ez dutela bolarik ateratzen...

itziar

itziar 2012-05-25 13:47 #3

Bart, arropa mukuru handia lisatzeko, gogo handirik ez eta, halako batean, oroitu Xerezadez, piztu ordenagailua, sartu zuen webgunean eta... lisatzea plazer txiki bihurtua, zuri esker!!
Whiskia urik gabe, bai horixe!

Xerezade

Xerezade 2012-06-04 15:36 #4

Ai, Itziar, ze poza ematen didazun! Lisatzaile literaturzaleon gutizia dira podkastak! Nik deskubritu nituenetik, barruko arropak ere lisatzen ditut, baita hautsa kendu ere figuratxorik izkinatsu eta gogaikarrienari irribarrea ezpainetan.

Hona hemen nire literatur podkast kutunak:

The Classic Tales podcast: http://classictales.libsyn.com/

The New Yorker: fiction : http://www.newyorker.com/online/podcasts/fiction

Selected Shorts: http://www.selectedshorts.org/podcast/

Utzi iruzkina: